Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Langileen babesa jaso dute Iruñean atxilotutako gazteek

Hilaren 11n mobilizatzera deitu dute ELA, LAB, CCOO, ESK, CGT eta Steilasek. Egun horretan zazpi hilabeteko espetxealdia beteko dute Iruñean atxilotutakoek.

asier perez-karkamo
Errenteria-Orereta
2017/10/06
Oreretakolauak sindikatuak

Hilaren 11n mobilizatzeko deia luzatu dute sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, ESK, CGT eta Steilas sindikatuetako Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkariek euren babes osoa azaldu diete martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten lau gazte oreretarrei. Agerraldia egin dute gaur eguerdian Errenteriako Foru plazako aterpean, eta gazteen behin behineko askatasuna eskatu dute, eta Nafarroan epaituak izan daitezela exijitu. Bildutakoek gogorarazi dutenez, berrehun egun bete dira “herriko lau gazteren etorkizuna eten zenetik, 200 egun gazteen eta ingurukoen bizitzak hankaz gora jarri zirenetik”. Errugabetasun presuntziorik gabe atxilotuak daudela salatu dute indar sindikalek, eta Espainiako Auzitegi Gorenak “mobilizazio liskartsu batean parte hartzea terrorismotzat” jo izana gaitzetsi dute, “horrek dakarren guztiagatik, Auzitegi Nazionalean epaituak izatea, dispertsioa aplikatzeko arriskua, gazteen etorkizuna moztea”. Sei sindikatuen iritziz, “basakeria” da Oreretako 4ak pairatzen ari direna, leporatzen zaiena ez litzatekeelako terrorismotzat joko Espainiako Estatutik kanpora. “Gazte hauek ez dira terroristak”, adierazi dute gaurko agerraldian. Horregatik guztiagatik, gazteei eta euren lagun eta familiei langileriaren babesa agertzeko elkartu dira eskualdeko indar sindikalak, eta hilaren 11n mobilizatzeko deia luzatu dute. Egun horretan zazpi hilabeteko espetxealdia beteko dute gazteek, eta “atxilotuen berehalako askatzea, terrorismo kalifikazioa ezabatzea eta gertaerak Nafarroan epai daitezela” exijituko dute kalean. Herriko plazan jarri dute hitzordua, hilaren 11ren arratsaldeko zazpietan. Horrez gain, gaurko agerraldian agertutako konpromisoa bi eskualdeetako ahalik eta enpresa gehienetara zabaltzeko borondatea azaldu dute sei sindikatuetako ordezkariek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.