Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Raketistak, Pasaian

Raketistak zer izan ziren, noiz jardun zuten, eta egun zer diren jakiteko, partidak eta erakusketak antolatu ditu Raketistak Lehen eta Orain elkarteak.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2017/10/06
Raketistak partidan iazko madalenetan.

Raketistak partidan iazko madalenetan. Argazkia: Carrera.

Raketistak Lehen eta Orain Elkarteak Pasaiara ekarri du raketisten gaia, Pasaiako Udalarekin elkarlanean. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte. Horien artean, raketisten partidak (bihar, larunbata) eta erakusketak daude. Partidari dagokionez, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan jokatuko dituzte partidak raketistek, 20:00etan hasita. Elkarteen Egunaren barruko ekitaldiak egingo dituzte barrutian, eta horri segida emateko emakume pilotarien partidak ikusteko aukera izango da. Are gehiago, garai batean bezala, kinielak egiteko aukera izango da, euro baten truke, asmatzeko zeintzuk izango diren irabazleak. Kiniela modalitatean arituko diren jokalariak Thate, Larrarte, Irazustabarrena, Martin, Araiztegi eta Saez izango dira. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorriko dira Antxora raketista horiek. Kinielaren ondoren, partida. Horretab, Irazustabarrena-Saez bikoteak, Martin eta Araiztegiren kontra jokatuko du. Erakusketak, lau barrutietan Partidez gain, raketisten bidea zein izan zen jakinarazteko erakusketak jarriko ditu. Garai batean raketistek kronologikoki noiz jardun zuten kokatzeaz gain, pasaitarren berri ere ematen da. Hala, igandera arte, Donibaneko kirol gune berrian (Bizkaia plazan) jarrita dago erakusketa hori. Antxoko Azokan hilaren 9tik 15era jarriko dute, Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusian 16tik 22ra, eta San Pedroko liburutegian 23tik 29ra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.