Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zerga eta tasen %2ko igoera proposatu du gobernu taldeak, salbuespenekin

Zerga eta tasen igoera horren salbuespenen artean, TAOaren ordainketa dago: %20ko jaitsiera proposatu dute egoiliarrentzat, publikazioaren ondorioz.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2017/10/06
tasak.udala

Ion Collar eta Jon Txasko, udal bulegoetan, tasa eta zerga proposamenaren berri ematen.

Salbuespenekin, baina 2018ko udal zerga, tasa eta prezio publikoak %2 igotzea proposatu du udal gobernu taldeak. Salbuespenak honakoak dira:
  • Ondasun higiezinen gaineko zerga izoztea, 2017an hiri ondasunei egindako murrizketa mantenduz.
  • TAOko kuotan %20ko murrizketa egoiliarrentzat. Zerbitzuaren publifikazioagatik etorriko litzateke beherapena, gobernu taldearen arabera, zerbitzua publiko eginda horren kostua gutxituko litzateke, eta horrek herritarren artean eragina izatea nahi dute.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasa, eta etxez etxeko arreta zerbitzu osagarriaren tasa izoztea.
Proposamen orokorra, salbuespenak eta hobarien proposamena urriko plenora eraman nahi ditu gobernu taldeak, aurretik beste alderdiekin adostuta ahal bada. Horiek horrela, gobernu taldeko Jon Txasko eta Ion Collarrek neurri ekonomikoen proposamenak azaltzeko egin duten agerraldian, esan dute %2ko igoera orokorra ordenantza fiskalen aldaketa diru sarreretan oreka eta egonkortasuna bilatzeko dela. Izan ere, Errenteriako Udalaren diru bilketa, udalaren aurrekontu osoaren %40,2koa izan da azken urteetam, %44,7koa izan zitekeenean. Alta, azken urteetako %40ko hori udal taldearen politika fiskalei esker gauzatu dela esan dute, hau da, herritarrek gutxiago ordaindu dutela egoera ekonomikoagatik. Bestalde, euren proposamenaren barruan, hobariek badute tokia. Honakoak dira proposamenak:
  • Hondakinak: etxeetako edo komunitateetako konpostaje programetan parte hartzen dutenei %30eko hobaria; edukiontzi marroia (hondakin organikoena) erabiltzeko udal programan aktiboki parte hartzen dutenei %25ekoa, eta programetan parte hartzen duten saltokiei %20koa.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuak: ibilgailu elektriko edo hibridoak dituztenentzat, hobaria %25etik %50era igoko lukete.
  • Diru bilketa: ondasun higiezinen zerga trakzio mekanikokoa, edo hondakinean zatika ordaintzeko aukera, hala eskatzen dutenei.
Horrez gain, jarduera ekonomikoa sustatzeko hainbat neurri fiskal jaso ditu udal gobernu taldearen proposamenak, Txaskok eta Collarrek azaldu dutenez. Hauek:
  • Babestutako kooperatibentzat, enplegua sortzeagatik, eguzki energia erabiltzeagatik, edo langileentzako garraio plana ezartzeagatik jarduera ekonomikoaren gaineko zergan hobariak izatea.
  • Ohiko etxebizitzetako obretan, hirigune historikoa birgaitzekoetan, konponketetan, fatxaden margoketan eta teilatuen konponketan obren gaineko zerga gutxitzea.
  • Interes bereziko obretarako, nahiz ikastetxe publikoetan egindako obretarako obren gaineko zerga %95 gutxitzea. Halaber, Jaurlaritzak diruz lagundutako obretarako %34 arteko hobaria.
  • 6.000 euro baino gutxiagoko obrak salbuetsita geratuko dira obra lizentzien tasa ordaintzetik edo aldez aurreko komunikazioa egitetik.
  • Bere horretan mantenduko dira establezimenduak jarri eta irekitzeko lizentziak edo aldez aurretik komunikazioa behar dutenak gutxitzeko erabakia. Horren eraginez, adibide bezala, 150 metro koadro baino gutxiagoko establezimenduak zabaltzeko udal tarifa, 561 eurotik, 100era jaitsiko litzateke.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.