Energiaren erabilera eraginkorra sustatu nahi dute, eta horretarako ohitura berriak ikasten hasi dira Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik.
Laboren aritu dira energiaren erabileraren gaineko tailerra egiten.
Energiaren erabilera eraginkorra sustatu nahi dute, eta horretarako ohitura berriak ikasten hasi dira. Bide horretan, gaur egin du lehen urratsa Oarsoaldea Garapen Agentziak, tailerra antolatu du Laboren. gaurko saioa lehenengoa izan da, baina ez da hor amaituko. Energiaren erabilerari buruz herritarrek duten ezagutza jakin nahi du Oarsoaldeak.
Laboren egindako tailerrean bildu diren lagunek, saioa gidatu duen Ixiar Garziaren azalpenak adi jarraitu dituzte, baina iritzia eman eta iradokizunak ere egin dituzte. Zalantzak, proposamenak eta gomendioak partekatu dituzte. Gainera, Laboren salgai dauden jakiekin dastaketa egin dute.