Herri ekimenez, Amaia Agirregabiria alkate ohiari eta Iker Rokandio udal idazkari ohiari babesa adierazteko ekitaldia egin zuten atzo eguerdian Antxoko Gure Zumardian. Ehunka pertsonak parte hartu zuten, pasaitarrak eta kanpokoak. Mezu argi batzuk helarazi ziren: biei babesa, bidegabekeria dela udaltzainen eta herritar baten arteko trafiko liskarragatik biek espetxe zigorra (bi urte eta sei hilabetekoa) betetzea, eta euren jardunari nahiz jarduteko erari —akatsak onartuta— babesa.
Herritarren hitzak izan ziren ekitaldian. Baita Amaia Agirregabiriarenak eta haren bikotekidearenak. Zinez eskertu zuten biek Gure Zumardian bildu zirenen konpromisoa, eta atzokotik harago, eta edozein esparrutan, konpromiso horri indarra emateko deia egin zuten.
Aldi berean, alkate ohiari eta Rokandiori espetxealdian hirugarren gradua ezartzeko sinadura bilketari ekin zioten. Babes ekonomikoaren beharra ere nabarmendu zuten.
Ondokoa, atzoko ekitaldiaren bideo-laburpena da, antolatzaileek HITZAra helarazitakoa. Une hunkigarriak izan ziren.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.