Pasaiako elkarteak kalera atera ziren larunbat arratsaldean. Zer egiten duten azaltzeaz gain, haur eta nerabeen konplizitatea lortu zuten.
Parte hartu zutenen argazki erraldoia.
Larunbatean, Pasaiako Elkarteen Eguna egin zuten. Haur, gazte eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek euren jardunaren adibideak jarri zituzten, era praktikoan, batez ere haurren gozamenerako. Eta hala izan zen. Pasaiako Udalak eta herriko hainbat elkartek elkarlanean antolatu zuten jaia
Kirola, sormena, lankidetza, laguntasuna, elkartasuna eta gisa horretako baloreak lantzeko aukera izan zuten hiru gunetan banatuta izan ziren jardueretan parte hartu zutenek. Den-dena, giro eta eguraldi onaren laguntzarekin.
Ondokoak dira larunbat arratsaldeko hainbat irudi.