Furgobaratza 18:00etatik 19:30ea egongo da Lezoko baratze parkean. Bertan plaza dutenek aholkularitza eta bestelako zerbitzuak jasoko dituzte.
Baratza Parkeen Sarean ibiltzen da Furgobaratza, aholkularitza eskaintzen eta hazi ekologikoak banatzen
18:00etatik 19:30era Furgobaratza egongo da, gaur (asteazkena) Lezoko baratze parkean. Baratze Parkeko Sareko teknikariek, bertan baratze eremuak kudeatzen dituztenen zalantzak argitzeko prest egongo dira.
Zehazki, aholkularitza teknikoa emango diete tokiko ekoizleei, eta parkearen ikuskaritza orokorra eta jarraipena egingo dute Furgobaratzako arduradunek.
Horrez gain, landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera izango da ibilgailuan, eta zerbitzuak kontratatzeko aukera ere badago.