Ernai Gazte Mugimenduak kanpaldia egingo du gaur 17:00etan hasita Herriko Plazan.
Ernairen agerraldi bat Kataluniako prozesuari babesa erakusten.
Ernai Gazte Mugimenduak kanpaldia egingo du gaur 17:00etan hasita Herriko Plazan. Kataluniako prozesuari babesa erakustea dute helburu eta horren harira egitarau zabala prestatu dute. Aurkezpena egingo dute 17:00etan eta ordu erdi beranduago tailerrari ekingo diote. Kalejira eta hitzaldiak ez dira faltako. Azken horiek 19:30ean hasiko dira. Afaria eta dokumental emanaldiarekin amaituko dute gaurko egitaraua.