Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urtero legez, Umorezko Antzerki Jardunaldiak Pasaian

Pasaiako badia umorezko antzerkien topagune izango da urrian zehar. Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 36. urtez antolatu ditu Pasaiako Udalak.

Hegoi Belategi
Pasaia
2017/10/12

Oholtza gainean Oihulari Klown da Virginia Imaz. Argazkia: Donostia Kultura

Pasaiako badia umorezko antzerkien topagune izango da urrian zehar. Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 36. urtez antolatu ditu Pasaiako Udalak eta beti bezala antzezlan ugari hartuko dituzte Pasaiako barrutiek. Aukera anitzak dituzte herritarrek, antzerkiak, bakarrizketak eta ikuskizun elkarregileak baina jomuga berdina izango dute; umorea. Hona hemen hurrengo asteetako egitaraua. Urriak 13
  • 19:00etan San Pedroko Begihandi tabernan Umorea bakarrizketa
Barre egiteko aukera eskainiko die ikusleei Jose Kruz Gurrutxaga Azkoitiarrak, berari gertatukoak eta asmatutako istorioak kontatuz. Umorezko bakarrizketak arakatuko ditu, helduei Stand Up comedy estiloa euskaraz eskaintzeko asmoz. Urriak 15
  • 12:30etan Antxoko Gure Zumardian (eguraldi txarrarekin frontoian) Haiek naiz antzerkia
Haiek naiz obrak bidaia emozional intimo eta aldi berean dibertigarri bat proposatzen du Rojo Telon zirko eta antzerki konpainiak. Hiru pertsonaiek topo egingo dute bide berean, eta elkarrekin jarraitzea erabakiko dute. Arazoak-arazo, elkarrekin aurre eginda gauzak hobe garatzen diren hausnarketa sustatu nahi du konpainiak. Pertsonaiek aireko elementuak (trapezio hirukoitza, oihalak, … ) zein zoruko akrobazia eta akrobazia bertikala erabiliko dituzte kontakizunean, irudi esanguratsuez osatutako antzerki-jokoa osatuta. Horrela, eta clown-aren hurbileko teknikekin uztartuta, zirku ikuskizun garaikide dibertigarri eta hunkibera sortzea lortzen dute.
  • 20:00tan, Antxoko Kultur Etxean Sex o No Sex
Bizitzaz, heriotzaz eta sexuaz dituen kezkak plazaratuko ditu Pauxa Ppailazoak. Virginia Imazek gozotasunetik eta genero ikuspegitik gai mordoa jorratuko ditu. Hala nola, hilekoa, isuria, norberaren gorputzarekiko harremana, menopausia… genero ikuspegia umorez lantzeko antzezlana. Urriak 20
  • 12:00tan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Azken Portu
Dejabu panpin laborategiak ikastetxeentzat antolatutako antzerkia da hau. Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak eta denbora asko igaro da, itsasontzi bat azkenekoz ikusi zutenetik. Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abenturak izango dituzte hizpide. Urriak 21
  • 21:00tan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Miss Karaoke
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da, zer abestuko du, nola eta norentzat? Identitate ezberdinekin eroso sentitzeko hausnarketa proposatuko dute Metrokoadroka kolektiboak eta Pez Limbo–k, zentzugabeko umorea erabiliz. Urriak 22
  • 19:00tan San Pedroko Antxeta tabernan, Barrez Blai bakarrizketa
Bakarrizketak eta inprobisazioak egiten trebea da Ion Martinez. Euskaldunen egunerokotasunean ohikoak diren hainbat gai eta egoera jorratuko ditu; Euskal Herria bera, biztanleria, ikastola eta unibertsitate garaiak… emanaldi honetan, ikusleak partaide nagusiak dira.
  • 20:00tan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Chihuahua Cabareta.
Zuzeneko musika eta umorea eskutik doaz ikuskizun honetan. Krisiak kabaretaren munduan ere izan duen eraginari buruz, ironiaz ariko dira. Felipe Lozak sortu eta zuzendu duen komedia musikala giro euskal-mexikarrean gertatzen da, musika eta dantza artean. Horrela, abestiekin, umore handiarekin eta gizarteari kritika eginez,  jendearen barre algarak eragiteko saioa eskainiko dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.