Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azidoak erretakoei ahotsa ematen

Indiako Agra herrian azidoz eraso dituzten hiru emakume ekarriko ditu Euskal Herrira Bekoz Beko elkarteak. Ikuska film laburren lehiaketaren harira sortu zuten harremana. Haien bizipenak zabaldu nahi ditu orain lehen eskutik .

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2017/10/13
India, bekoz beko

Agrako Sherous Hangout kafetegiko emakumeak, Bekoz Beko elkarteak, Ikuska jaialdian eman zien sariarekin.

India eta Pasaia batzeko zubia eraiki zuen udaberrian Bekoz Beko genero indarkeriaren kontrako Pasaiako elkarteak. Ikuska film laburren lehiaketan emakumeei buruzko filma saritzen du Emea eta Anitza atalean elkarteak, eta iaz, Carlos Caro zuzendariaren Sheroes filma aukeratu zuten. Carok, Indiako Agra herriko lau emakume jarri zituen kamara aurrean, Sonia Chowdary, Ritu Saini, Rupa Saa eta Netu Mahor. Emakume heroiak. Laurak azidoarekin eraso dituzte noizbait, eta bizirik atera dira. Filmaren zuzendariak, lortutako diru saria eta Bekoz Beko elkarteko Emi Pazosek egindako koadroa eraman zien laurei, eta une hura jaso zuen argazkia itzuli zien Bekoz Beko elkarteko kideei. Eraso zituzten lau emakumeek elkartuta sortu duten Sheroes Hangout kafetegian dago koadroa zintzilik. Ordutik, harreman sarea eraiki dute Pasaiakoek Agrakoekin, eta argi zuten gaiaren gainean zerbait gehiago egin nahi zutela. Nahia errealitate bihurtuta, azidoarekin eraso dituzten Indiako hiru emakume ekarriko ditu Bekoz Beko elkarteak Pasaiara. Erronka ez dela «makala» izan diote Cristina Agirrebeña eta Emi Pazos antxotarrek: «Elkarte txiki bat gara, bitartekorik gabekoa, baina emakume hauen bizipena lehen eskutik ezagutaraztea, gurera ekartzea oso interesgarria iruditu zaigu. Elkarri laguntzera goaz Indiara eta etorriko dira haiek ondoren, Pasaiara, aliatu garelako, eta haien esperientzia, kontatzeko eta irakasteko dutena, aberasgarri izango den zalantzarik ez dugu». Lehenengo aldia da emakume horiek Europan izango direla beren esperientzia kontatzen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso badute ere, Bekoz Bekok bidaiaren gastuak estaltzeko nahikoa ez zuela-eta elastikoak atera dituzte salgai jartzeko. Bigarren eskuko azoka ere  antolatu du, «diru apurra bildu eta lagungarri izateko». Pasaiatik Agrara, lehenik Zubia eraiki zuten, eta orain elkarteko Izaskun Barbierrek eta Agirrebeñak zeharkatuko dute, biak joango direlako lehenik Indiara, Agrara, zehazki: «Emakume hauen errealitatea beren bizilekuan eta lehen eskutik ezagutzea da asmoa, dituzten beharrak ikusi eta gero, hemendik lagundu ahal izateko». Astebete emango dute bertan, eta azaroaren 16an Agrako hiru emakumerekin eta Stop Acid Attack elkarteko kide batekin itzuliko dira. Emakume horiek ez direla biktimak dio Agirrebeñak, «erasoetatik bizirik atera diren emakumeak dira, eta izugarria da duten indarra eta kemena». Pazos bat dator, «txundituta gaituzte, izugarria delako erasoen gainetik aurrera egiteko duten kemena. Beren etxeko lau pareten artean itxita mantendu nahi dituen tradizioari aurre egin diote, matxinatu egin dira, eta horregatik eraso badituzte ere, borroka horretan ari dira egunero. Erasoa jasateak, ez ditu aldendu independente izateko bidetik». Hamar egun emango dituzte Euskal Herrian Sherous Hagout kafetegiaren sortzaileek, eta egitarau zabala prestatu diete Bekoz Bekoko kideek beren mezua ahalik eta gehien zabaldu, eta ahotsa emateko. Egitarauaren barruan, Donostian azaroaren 25ean egingo duten hitzaldia nabarmendu du Pazosek, «bertara Gipuzkoako emakume elkarte guztietako ordezkariak gonbidatu nahi ditugu, eta ez da lan erraza izango». Pasaiako Udalean eta Eusko Legebiltzarrean ere emango  dute testigantza, eta azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko manifestazioan Donostian izango dira. Egoitza, azkenean Bekoz Bekon hitzaldia emango dute indiarrek, eta Errenteriako Torrekuako Fabrika Kreaktibora ere hurbilduko dira bertako esperientziak ezagutzera. Agenda guztiz zehazten ari dira, ordea: «Ordutegiak fintzeko ditugu oraindik». Aurrerago emango dute egitarau zehatzaren berri. Ilusioz ari dira Indiako Sheroes proiektuarekin, «handia da, pentsaezina duela urtebete». Hori bezain handia agian ez, baina garrantzitsua oso esku artean duten beste proiektua, Elokal Dtodas. 2006an hasi zuen bidea elkarteak, eta ordutik udalak edo elizak utzitako aretoz areto ibili dira. Baina azkenean egoitza du Bekoz Bekok, berea, eta atontzen ari dira, txukuntzen: «Eroskik supermerkatu zaharra gure eskura dagoen alokairu baten truke utzi digu. Beissierrek pintura doan eman digu, eta Eduardo Cano margolariak doan margotu. Herritar ugarik bigarren eskuko dendarako denetarik ekarri digute. Oso eskertuta gaude». Pilates, ingelesa eta joskintza tailerrak jarriko dituzte martxan,  ikus-entzunezkoen zein irakurketa txokoa, eta bigarren eskuko denda. Horiekin batera, emakumeen ahalduntzerako tailerrak antolatuko dituzte. 16:00etatik 20:00etara dago zabalik lokala oraingoz: «Emakumeak bertaratzea nahi dugu. Pasaian emakumearen etxea behar dugu, eta gure egoitza, halako zer edo zer bilakatu nahi dugu, emakume guztien espazioa».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.