Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lezon Ondo Ai Gea taldeak "herrian ikusten ari garena" salatuko du

Lezon Ondo Ai Gea taldeak jarraipena egin dio hondakinak jasotzeko bost edukiontzien sistemari. Euren iritzia berretsi dute, ondorioei begiratura.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2017/10/17
lezo.hondakinak.barrukoa

Zabor poltsak edukiontzien inguruan. Argazkia: Lezon Ondo Ai Gea.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak esan duenez, azken hilabetean, hondakinak edukiontzi bidez jasotzeko sistema herri osora zabaldu eta horren jarraipena egin du, hainbat auzotan eta egun ezberdinetan. Taldeak nabarmendu du, gainera, Lezon birziklatzen denaren gaineko datu ofizialak lortzen saiatu direla euren jarraipenarekin kontrastea egiteko, “baina inoiz ezingo dugu datu sinesgarririk eduki, Lezoko hondakinak biltzen dituen kamioiak beste herrietako hondakinekin nahasten dituelako”. Hala, oro har, hondakinak biltzeko sistema berria “arazoa” dela adierazi du taldeak, “herrian ikusten ari garena salatzeko elkarretaratze bat egingo dugu”. Taldeak atera dituen ondorioen arabera, bost edukiontzien sistema atez atekoa baino “zikinagoa, herritar gehienentzat ezerosoa, eta garestiagoa da. Eta Lezok gutxiago birziklatzen du”. Ostiralean da mobilizazioa, 19:30ean, plazan. Jarraipena Jarraipen horren harirako hainbat ondorio atera ditu. Hala, esan dutenez, bost edukiontzien sistemarekin Lezoko gutxiago birziklatzen du, “hondakin desberdinak nahasturik agertzen dira edonon. Bereizketa mailak behera egin du. Gainera, organikoen ontzietan inpropio ugari ikusi dugu”. Kexak ere jaso ditu taldeak, herritarrenak. Organikoen edukiontziek “kiratsa” botatzen dutela esan diete herritarrek, “eta kalean botatako eta nahastutako zabor poltsa ugari ikusi dugu, kasu askotan, hautsita. Zalantzarik gabe esan dezakegu sistema hau atez atekoa baino zikinagoa dela”. Adinekoen kexak ere jaso dituzte, bakarrik bizi direnenak gehienbat. “Lehen hondakinak etxeko atarian biltzen ziren bitartean, gaur urrutiago dauzkaten edukiontzietara joan behar dute poltsekin. Hau pertsona helduek bereziki sufritu badute ere, lezoar guztiek sumatu dugu”. Landa eremuko biztanleek ere hondakinak uztera urrutira joan behar dutela esan dute taldekoek. Azkenik, bost edukiontzien sistema atez atekoa baino garestiagoa dela esan du Lezon Ondo Ai Geak. Kale garbiketaren eta hondakinen bilketaren kontratuak bitan banatzea, eta lehen udalak papera eta plastikoa saltzea (110.000 euroan jarri dute salmentaren kopurua) da horren arrazoia taldearen aburuz.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.