Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Familia Gunea txikienen kalitatezko aisialdia sustatzera dator

Familia Gunea, 0-6 urte arteko haur eta familiek aisialdia gozatzeko udalak eskainitako espazioa izango da. Ludikoa izango da gunea, baina baita hezitzailea ere, eta gurasoen parte hartze aktiboa eskatuko du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/10/18
Familia Guneazabalduko udalak Merkatuzarren azaroaren 6an.

Familia Gunea zabalduko du udalak Merkatuzarren azaroaren 6an.

Kezkatutako guraso talde batek udalera jo zuen duela bi urte. Haur txikiak dituzte, eta eguraldi txarrarekin aisialdiaz gozatzeko espazio itxirik ez zuten aurkitzen Errenteria-Oreretan. Etxean gelditzea zen aukera bakarra. Gabeziaren berri izanda, lanean hasi zen udala, eta 0-6 urte arteko haurrei begirako gune itxirik ez dela ohartu zen, hutsunea zegoela. Hutsune hori estaltzeko eta adin tarte horretako haurrak dituzten familiei begira, Familia Gunea zabalduko du azaroaren 6an Merkatuzarren, horretarako moldatu duten espazio batean. Gaur aurkeztu dute proiektua, Itziar Ostolaza Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, Luisma Rubio Txingurri Heziketa Elkarteko kide eta proiektuan parte hartuko duten familien bidelagun arituko denak eta Ruben Gallego eta Ritxar Martinez, eskaera bideratu zuten herritarretako bi. Udalera jo zuten gurasoak Marea Gora proiektuaren barruan antolatutako parte hartze prozesuarekin bat egitera animatu zituztela esan du Ostolazak, “baieztatu genuen espazio itxirik ez zegoela aisialdirako adin tarte horretan. Hortik aurrera udalak ludotekak, gazte lekuak eta Kuadrillategi eskaintzen ditu, baina 0-6 urte arteko haurrei begirako espazio itxirik ez zegoen. Familiek ez dute elkargunerik bizipenak partekatu eta aisialdia modu erosoan bizitzeko”. Espazio hezitzailea eta familiak protagonista Familia Gunea, 0-6 urte arteko haur eta familiek aisialdia gozatzeko udalak eskainitako espazioa izango da. Ludikoa izango da gunea, baina baita hezitzailea ere, eta gurasoen parte hartze aktiboa eskatuko du: “Haurrak ez dira bakarrik izango bertan, gurasoekin batera arituko dira, elkarrekin partekatuko dute espazioa, elkarrekin jolastuko dira”. Rubiok nabarmendu du “kalitatezko denbora” pasako dutela bertan familiek. Horretarako, askari txokoa, psikomotrizitate txokoa, irudien irakurmenerako txokoa, jolas didaktikoen txokoa, logika matematikoen txokoa, eta haurren txokoa atonduko dituzte bertan”. Gurasoen balio hezitzaileak sustatu nahi dituztela erantsi du Rubiok, “hausnarketaren bidez”. Neurri handi batean familiek kudeatuko dute, eta bidelagun izango dute Rubio, haurren garapenaren faseak jarraitu, eta  arrisku sozial edo garapen arazoak aldez aurretik detektatzeko, besteak beste. Espazioa mugatua da, hemezortzi familia arituko dira txanda bakoitzean eta urtarrilera bitartean doakoa izango da. Izena ematea ezinbestekoa da, eta horretarako Merkatuzarreko Gazte Informazio Bulegora jo behar dute interesdunek hilaren 21etik 31 bitartean. Izena eman dutenei konpromisoa eskatu diete. Azaroaren 6tik aurrera, astelehen eta asteazkenetan goiz eta arratsaldez izango da zabalik 10:00etatik 12:30era eta 16:30etik 19:00etara; eta astearteetan, arratsaldez. Familia bakoitzak egun bakarra eta txanda bakarrean eman ahalko du izena. Azaroan eta abenduan “esperimentatzeko” aukera izango dute parte hartzaileek espazioan. Urtarriletik aurrera, berriz, familia erabiltzaileek 30 euroko matrikula ordaindu beharko dute erabiltzaileek. Proiektua martxan jartzeko garaian, Oiartzun eta Donostiako esperientziak kontuan hartu dituztela esan du Ostolazak, “ezberdinak dira, baina bi horietatik ideiak hartu ditugu gurera ekartzeko”. Kataluniako esperientziara jo du berriz, Rubiok, “bertan herri guztietan daude Familia Guneak, eta erabat barneratuta dute haur bat jaio bezain pronto espazio horietara joatearena berri pozgarriak, bizipenak partekatzera”. Gallegok eskerrak eman dizkio udalari, beren eskaera aintzat hartu eta Familia Gunea zabaltzeagatik. Ostolazak ere eskerrak eman dizkie beraiengana jo duten gurasoei, “familia batzuk falta dira agerraldi honetan, lanagatik eta ezinezkoa izan dutelako azaltzea, baina guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu udalari herritarrek dituzten beharrak identifikatzen laguntzeagatik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.