Mendi irteera antolatu du Errenteria-Oreretako mendizale talde batek larri gaixo diren Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta Oreretako presoen etxeratzea eskatzeko.
Errenteria-Oreretako hainbat mendizalek deitu dute Gogorza eta Arrietaren etxeratzearen aldeko mendi ibilaldia.
Mendi irteera antolatu du Errenteria-Oreretako mendizale talde batek larri gaixo diren
Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta Oreretako presoen etxeratzea eskatzeko.
Basauriko espetxean dago Gogorza eta obsesio konpultsibo nahasmena du. Arrietaren kasua berriz, abuztuan jakinarazi zuten, eta orduan batu zuten gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen zerrendara. Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean dago oreretarra eta espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin diagnostikatu diote.
Sare herritarrarekin elkarlanean hilaren 29rako, igandea. 09:30ean irtengo dira Listorreta-Barrengoloiatik eta 7,5 kilometroko ibilbidea egingo dute gaixorik diren bi preso oreretarren etxeratzea eskatzeko: Susperregi, Aldura, Malbazar eta Landarbasotik pasata, Barrengoloian amaituko dute ibilaldia.
Bi ordu pasako ibilaldia familian egiteko egokia dela esan dute deitzaileek, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Giza katea Basaurin
Sarek, bestalde, giza katea egingo du azaroaren 11n Basauriko espetxea eta Basauriko osasun zentroaren artean larri gaixorik diren presoen etxeratzea eskatzeko. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte Errenteria-Oreretan. izena ematekoz errenda Landare tabernan jarri dute. Giza katea 12:00etan izango da, eta autobusak 10:30ean irtengo dira panierreko zubitik.