Antzerki eta dantza konpainia profesionalekin solasaldiak izateko aukera emango du Atarian Iniziatibak.
Il Maquinario Teatro Galiziako konpainiarekin egingo dute Atarian Iniziatibaren lehenengo saioa igandean.
Antzerki eta dantza konpainia profesionalekin solasaldiak izateko aukera emango du Atarian Iniziatibak. Berrikuntza horrekin dator Niessen Kulturgunearen udazkeneko programazioa. Ohikoa den moduan hilero publiko helduarentzat eta familiarrentzat ikuskizun bana ekarriko du. Helduentzako ikuskizunak bereziak izango dira, eta emanaldien ostean artistekin solasaldiak antolatuko dituzte.
Laura Landa Kultura teknikariak azaldu duenez, “publikoari une berezi bat eskaini nahi diogu. Dantza eta antzerki konpainietako kideekin esperientziak partekatzeko eta iritziak elkartrukatzeko aukera eman nahi diogu, ardo kopa batekin lagunduta”. Obra baten atzean zer dagoen eta sorkuntza prozesua lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Ainara Gurrutxaga aktorea eta Dejabu Panpin Laborategiko kideak gidatuko ditu saioak, eta igandean, hilak 22, izango da lehenengoa, Il Maquinario Teatro Galiziako konpainiaren
Perplejo ikuskizunarekin. 19:00etan hasiko da emanaldia.