Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua: "Hiru mugimendu ikonikoren ‘road movie’ antzekoa izango da"
Mirokutana ekoiztetxea ‘Bihar dok amairu’ dokumentala grabatzen ari da. Basque Culinary Centerreko bost sukaldarik euskal kultura ezagutuko dute, eta sorkuntza egin beharko dute.
«Denek esan ziguten nekatuta zeudela kontu bera behin eta berriz entzutearekin»Zein izan da zuen kasuan? Iriarte: Honi buruz hitz egin nahian hasi ginen, eta bidean joan ginen aurkitzen dokumentalari egitura emango diotenak. Gakoa izan zen BCCrekin topo egin genuenean. Joxe Mari Aizega zuzendariak esan zigun beraiek jarraitzen zutela Euskal Sukaldaritza Berriaren tradizioa, eta nolabait nahi zutela horrekin eskola bat sortu. Sukalde abangoardia izeneko ikasgai bat daukate: poema bat, hitz bat, abesti bat edo dena delako bat hartzen dute, eta horrekin menu bat sortzen dute. Proposamen batera iritsi ginen: bost ikasle hartuko genituen, eta bidai bat egingo genuen mugimendu horien inguruan. Sukaldaritzarena bertan jasotzen ari dira, eta beraz, Gaur eta Ez Dok Amairurena guk hurbilduko genien. Hori metatu, eta Bihar Dok Amairu menua prestatu behar zuten. Saiatuko gara hori gaur egungo gizartearen isla izan dadin. Gaur egungo Euskal Herria askoz multikulturalagoa da, eta BCC halakoa da. Nongoak dira Bihar Dok Amairu dokumentalean parte hartuko duten sukaldariak? Iriarte: Guatemala, Txina, Mexiko, Katalunia eta Euskal Herria. Horrez gain, artista berriak nola sartu pentsatzen aritu gara, bukaerako afaria dekora dezaten. Saiatu gara Ez Dok Amairukoek poema bat ematea, eta ari gara musikari eta taldeak bilatzen horien bertsioa egin dezaten. Bereziartua: Gure ikuspuntua, hasiera batean, atzera egitea zen. Hilariorekin [Arbelaitz] hitz egin genuen, eta sukaldari bakoitzak bere bidea jarraitu duela esan zigun. Komunean dutena BCC da. Ariketa bezala hartu dugu ikasleak hartzea, eta Euskal Herria eta euskal kultura zer den erakustea. Aldi berean, beraiek kultura tradizionala abangoardian bihurtzea, plater batean aurkeztuta. Pasa den astean hasi zenuten grabaketa. Iriarte: BCC barruan hasi ginen grabatzen, asteazkenean. Hilabete bat egongo gara grabatzen, eta azaroaren 28an prestatuko dute otordu hori. Nola izango da grabaketaren prozesua? Mugimendu haietakoekin harremanetan jarriko dituzue? Bereziartua: Guretzako garrantzitsua da parte hartuko dutenak guztiz informatuta ez egotea. Iriarte: Bihar [aurreko larunbatean], Arantzazura eramango ditugu, eta han Oreka TXkoek txalaparta joko diete. Ez Dok Amairuren tradizio hori erakutsi nahi diegu. Gainera, Arantzazu Gaurren hasierakoa izan zen. Interesatzen zaiguna barne prozesuak ulertzea da. Sukaldari hauek egingo duten bidaiaren eta hausnarketaren bitartez, hitz egin nahi dugu mugimenduari eta sormenari buruz. Bidaian hausnarketa puntu batzuk sortuko dira, eta ez dakit non bukatuko den, sormena landuta. Bereziartua: Proiektua aurrera joan ahala, gauza berriak aurkitzen joan gara. Hasieran proiektua biluzik zegoen, eta aukera ikusi genuen artista batzuekin poesia musikatu eta berritzeko. Road movie antzeko bat da? Iriarte: Bai, hori da. Euskal Herrian ikoniko diren hiru mugimenduen arteko road movie bizi bat izango da. Nondik datorkio izena? Bereziartua: Ez Dok Amairu izena San Martinen estutasuna ipuinetik dator. Deabruak tratua egin zuen protagonistarekin, barkamena emateko. Erlijioarekin zerikusia zuen zerbait esateko eskatu zion, zenbaki bakoitzarekin: bat jainkoa, hiru trinitatea… Hamahirura iristean, ez zuen ezer ere ez esateko. Ez dok amairu. Hori euskaldunen maldizioa bezalakoa da. Iriarte: Haiek izen bezala hartu zuten. Guk egin nahi duguna da mugimenduak bihar-era eraman, baina baita ere behar hori azaleratzea. Jolas bat da. Gainera, Bihar dok amairu Basque Culinary Project da.
«EiTB, Basquetour, Irizar Fundazioa eta aldundia ere sartu dira proiektuan»Nola jarri zineten BCCrekin harremanetan? Bereziartua: Datak eta abar pentsatzen ari ginen, sukaldaritza berriaren proiektua nola islatu nahi genuen pentsatzen ari ginen… Hilario Arbelaitzekin bilera egin genuen, oiartzuarra delako. Ateak ireki zizkigun, oso gustura egon ginen harekin, eta proiektua azaldu genion. Hark, gainontzekoek bezala, etorkizunera begiratu nahi zuen. Joxe Mari Aizegaren kontaktua eman zigun, eta BCCra joan ginen. Proiektua azaldu genion, eta interesa piztu zitzaion. Prest zeuden lanerako, eta ekoizpena lantzen hasi ginen. Iriarte: Biek ikusi genuen, esperimentu aldetik, bagenuela bidai bat muntatzeko aukera. Aurrerago, Rec ekoiztetxearekin hitz egin genuen. Hortik hasi ginen garatzen, eta EiTB, Basquetour, Irizar Fundazioa eta aldundia ere sartu dira. Bereziartua: Gure harri kozkorra zen, baina BCC eta Rec-en aldetik babes oso handia jaso dugu. Iriarte: Iazko otsailetik daramagu proiektuarekin. Bide luzea du, beraz, horrelako lan batek. Iriarte: Proiektuaren arabera. Honek duen gauzarik zailena da biltzen duen jende kopurua. Modu zuzenean, zeharka, bizirik daudenekin bildu gara. Hor lan handia dago: harria pikatzea, lekuak lotzearena… ekoizpen aldetik luzea izan da, parte hartuko duten guztiak lotu behar baitira, koordinatu, gure agendek bat egin dezaten. Bereziartua: Eta oraindik geratzen zaigu…[kar-kar]. Dokumentalaren errodajea azaroaren 28ra arte izango da. Horrez gain, musikari berriek poema zaharrak berritzearena egiteko daukagu. Iriarte: Asmoa da datorren urteko Zinemaldian parte hartzea, Culinary atalean. Errodajea egingo dugu orain; gero muntaia eta posprodukzio lan luze hori dator. Lehenago elkarrekin lanak egin bazenituzten ere, zuen lehenengo proiektu luzea da batera. Iriarte: Mirokutana bezala, lehen lan luzea da. Labur bat egin dugu, eta beste bat garatzen ari gara. Beste bi film ere lantzen ari gara. Orain dela gutxi Lau Haizetara Saria jaso genuen. Erabaki genuen biek zuzentzea. Nire ibilbidean aldaketa bat da: ez da politikan sartzen, kultura da oinarria. Haize freskoa da niretzako. Bereziartua: Lehenago laburra egin nuen, baina zinemagintzan ez naiz aritu. Ikus-entzunezkoak gustuko ditut, baina publizitatean eta beste hainbat tokitan aritu naiz. Esperientzia polita izaten ari da. Iriarte: Gainera, talde oso txukuna bildu dugu. Txikia da, baina oso ona.
«Bost herrialdetako bost sukaldari daude; ez dakite erakutsiko diegun»Bihar Dok Amairu filemrako bost sukaldarien castinga nola egin zenuten? Iriarte: BCCk antolatu zituen castingak, guk genituen beharren arabera. Bereziartua: Gu ere BCCren beharretara moldatu gara. Ikasturtean murgilduta daude, eta asteburuetan-eta grabatu behar dugu. Iriarte: Protagonistek ez dute ezer ere ez jakingo, bakarrik dakite artea eta sukaldaritza nahastuko dela. Oso ausartak izango dira alde horretatik. Ez dakite zein ekintza konkretu egingo diren. Bereziartua: Hori saihestu nahi dugu. Ez diegu esango nora joango garen. Donostian esango bagenie ‘joan Arantzazura’, bidaia horretan izango lukete horri buruz irakurtzeko denbora. Beraiekin jolastu nahi dugu. Iriarte: Ez nau hainbeste kezkatzen horrek, ez dakite zer izango den konkretuan. Bereziartua: Kuriositate bezala, lehenengo grabaketa egunean galdeketa inozentea egin genien. Euskal artistei buruz zer dakiten galdetu genien. Kointziditu zuten erantzutetan: Txillida, txalaparta… Euskal kulturari buruz daukaten jakintza justu dokumentalarena da. Iriarte: Honetan sartu baino lehen, gu ere janzten hasi ginen. Hasieran lau zirriborro genituen, baina behin ikertzen hasita, konturatu ginen zein errotuta dauden mugimendu horiek gure kulturan. Bihar Dok Amairu filmarekin Ez duzue tesirik egin nahi, hala ere. Iriarte: Ez, horregatik ekarri nahi ditugu adituak. Ez dugu gure lana dotrina moduan hartzea nahi. Guretzako bidaia bat da, eta interpretazioa oso irekia egongo da. Bereziartua: Guk, bakoitzaren gurasoen partetik, kultura hori jaso dugu. Eta Txillidaren bilobarekin hitz egin genuenean, bere azalpenak jaso genituenean, asko disfrutatu genuen, gozada bat izan zen. Oteiza Fundaziokoak ere berdin. Irigarairekin egoteko ateak ireki dizkigute. Iriarte: Kontuan hartu behar da zein adin duen hemen parte hartzen duen jendeak, baina modu batera edo bestera, bakoitzak bere alea jarri du. Beste zerbaitetan ari zaretela esan duzue. Zer duzue esku artean? Iriarte: Oarsoaldean, Emarrikoekin ari naiz, film labur bat egiteko. Geldialdi txiki bat dago, film honengatik. Kuttuna bezala daukat. Irusoinekin batera, Paco Etxeberriak torturei buruz egin zuen txostena oinarri hartuta, proiektu bat aurrera ateratzen ari gara. Olatz Retegi antropologoarekin, Etxeberriarekin berarekin elkartu gara… Ea proiektu hori ere aurrera ateratzen dugun. Oraindik lehenengo fasean gaude, eta poliki joan behar gara. Gidoiak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza irabazi zuen. Lau Haizetara saria eman digute, proiektu aukeraketetan. Fase horretan gaude, bi abal horiekin. Bereziartua: Elkarrekin lanean hasi ginen memoria historikoarekin. Berak Echevarriatik Etxeberriara egin zuen, eta gero ETBrentzako beste bi dokumental egin ditugu: Santi Brouard eta Josu Muguruzaren kontrako atentatuena, eta Txiki eta Otaegiri buruzkoa. Iriarte: Azkenean, oso-oso errotuta gaude hemen. Oiartzunen bereziki, baina Euskal Herri osoari. Nortasuna, kultura eta gure egoera politikoa asko lantzen ditugu. Bide horretatik joango dira gure proiektuak epe hurbilera. Mirokutana izaki mitologikoarengandik hartu duzue izena. Zergatik? Iriarte: Mirokutana nire nerabezaroko obsesio bat da. Euskal mitologiari buruzko liburu bat aurkitu nuen, eta nik egin behar ez dena egin nuen: bukaeratik hasi, Oiartzungoa aurkitzeko. Mirokutana aurkitu nuen. Erdi pertsona erdi otsoa den aztia da. Ekoiztetxea ireki behar genuenean, izen hori mantendu nahi nuen. Euskal mitologiako pertsonaiek ezaugarri bat hartzen dute, bere izaerarekin lotuta. Kasu honetan, otsoa. Ehiztarientzako harrapaezina da, amesgaiztoa da beraientzat. Bereziartua: Eta hor nire ikuspuntua sartzen da. Familia oriotarra daukat. Oteiza hangoa zen, eta esaten zuen ‘arte’ hitza nafarreratik datorrela, eta berez tranpa esan nahi duela. Gizaki primitiboek tranpak jartzen zituzten, animaliak ehizatzeko. Aldi berean, artistek kobazuloetan artea egiten zuten —‘tranpa’ egiten zuten— animalia horien ideia estetikoa ehizatzeko. Eta horregatik, gu gara, ustez, artistak inoiz Mirokutana ehizatuko ez dutenak. Iriarte: Pertsona bat edo bi aurkitu dugu, zaharrak, esan zutenak ‘hara! Aspaldi ez genuela izen hori entzuten!’. Berreskuratuta bezala geratu da.