Atxiki gabeko zinegotzia zen, PSE-EEtik kanporatua izan zelako; Sara Hidalgo Garcia sozialistak hartuko du orain hutsik geratu den tokia.
Atxiki gabeko zinegotzi gisa aritu da Manuela Nicolas; aurretik PSE-EEko zinegotzi izan zen.
Ez ohiko udalbatzarra izan da gaur goizean Donibanen, eta bertan atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolasen dimisioaren berri eman dute. Bere ordez, PSE-EEko Sara Hidalgo Garciak hartuko du kargua. Nicolas PSE-EEko zinegotzia izan zen aurretik, baina atxiki gabeko zinegotzi gisa ari zen alderditik bota ziotenez geroztik.
Zergen igoera
Horrez gain, datorren urterako zergen ordenantzari hasierako onarpena eman diote gaurko plenoan. Zerga gehientsuenak %1 igotzea proposatu dute eta proposamenak aurrera egin du, nahiz eta oposizioak kontra bozkatu.
Aho batez, azkenik, datorren urterako taxi tarifak onartu dituzte.