86.157 izan da zenbaki saritua.
Espainiako Loteriaren atzoko zozketan (hilak 19) bigarren saria Pasaian eta Errenterian saldu dute, besteak beste. 86.157 izan da zenbaki saritua.
Zehazki Trintxerpeko Azkuene kaleko 22. zenbakian dagoen administrazioan eta
Errenteriako Kapitain Etxeko kalekoan saldu dituzte zenbaki saridunak.
Errenteriako administrazioak lau dezimo saldu ditu, eta 24.000 banatu; Trintxerpekoak, serie oso bat eta 60.000 euro.