Lafayetteren bidaia gogoratzen duen plaka, Donibanen dago, Pietatearen ondoan.
Astelehenean bisita berezia jasoko du Pasaiak. Akitaniako Ordre Lafayette elkartearen gobernadore orokorra Pierre The?baud eta elkarteko beste hamar kide badiara etorriko dira bisitan. Udalak jakinarazi duenez “Ordre Lafayetteko kideek Pasaiara egingo duten bisita oso berezia da, udalerri honi aitortu nahi diotelako Lafayette markesari 1770an egindako harrera ona eta emandako laguntza”. Esker ona adierazteko, Pasaiako alkate Izaskun Gomezi diploma bat emango diote. Diploma emateko ekitaldia asteartean izango da, udaletxean, 12:00etan.
Lafayetteren memoria gorde
Amerikako Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko herritarren artean dauden adiskidetasun-harremanak mantentzea eta garatzea da
Ordre Lafayette elkartearen helburua. Elkartearen eginkizuna da Lafayette markesak duela 200 urte baino gehiago hasitako lankidetza eta markesaren beraren memoriari eustea.
1770ean La Girondetik (Bordele) atera ondoren, Pasaian eskala egin zuen Lafayettek
La Victorie belaontziarekin, Gipuzkoako fabriketako armak (fusilak…) eramateko, eskifaia osatzeko, eta ondoren, apirilaren 26an, Estatu Batuetara lehen bidaia egiteko, amerikar independentzian parte hartzeko.