Udalak birkolokatze plana eskaini die TAO zerbitzuko langileei.
TAOko langileen greba dela eta behin behinean bertan behera utziko du TAO udalak, abenduaren 5era arte.
Udalak birkolokatze plana eskaini die TAO zerbitzuko langileei. Garabi zerbitzuko langileei egindako eskaintzaren antzekoa dela nabarmendu du udalak, azken horiekin dagoeneko
behin betiko plana onartu dute, langileek proposatutako hobekuntzak txertatuta. Irailaren 8an eta 19an TAO zerbitzuko langileekin egindako bileretan aurkeztu zien birkolokazio plana udalak, eta hilaren 27an, ostirala, bilduko dira berriro. Egun horretan eskaintzaren gaineko erantzuna jasotzea espero duela esan du udalak, “langileen birkokatzea lanpostu duin eta egonkorretan izatea da aipatu planaren helburu bakarra”.