Lezon Ondo Ari Gea taldeak deituta elkarretaratzea egin zen ostiralean Gurutze Santuaren Plazan.
Elkarretaratzean auzoetan bildutako argazkiak erakutsi zituzten, sistema berria zikinagoa dela defendatzeko.
Edukiontzien bidezko hondakin bilketa “zikinagoa” eta “garestiagoa” dela salatzeko elkarretaratzea egin zuten lehengo ostiralean Gurutze Santuaren plazan, Lezon Ondo Ari Gea taldeak deituta.
Sistema berriarekin gutxiago birziklatzen dela salatu zuten deitzaileek, eta horrez gain, sistema deserosoagoa dela defendatu.
Auzoetan bildutako argazkiak erakutsi bitartean, udalari deia luzatu zioten “behingoz hondakinen mahaia martxan” jar dezan.