Umorezko Antzerki Jardunaldien egitaraua kulturgune berrian itxi da, erabateko arrakastarekin.
Musikal kritikoa, ironiko eta dibertigarria da ‘Cabaret Chihuahua’. Argazkia: Olatz Mitxelena.
Cabaret Chihuahua, Pabiloi 6 eta Teatro Mutanteren ekoizpen umoretsuak eman die bukaera aurtengo Umorezko Antzerki Jardunaldiei, atzo, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgune berrian.
Bertan izan dira asteburu honetan programatutako lau antzezlanetatik hiru, eta publikoak ez du hutsik egin. Ostiralean herriko ikasleek estreinatu zuten antzokia,
Dejaburen
Azken Portuarekin, eta atzo eta herenegun ere izan dira antzezlanak, arratsetan. Bi egunetan hurbildu da jendea, eta ikusleak, pozik irten dira, programatutako lanengatik, zein azpiegitura berriarekin.
Larunbatean
Miss Karaoke aurkeztu zuten
Metrokoadroka antzerki konpainiakoek Donibanen, eta atzo, berriz,
Cabaret Chihuahua Pabiloi 6 eta Teatro Mutante konpainiako lagunek.
Publikoa, zutik, txaloka eta dantzan… hala bukatu dira aurtengo jardunaldiak, kabaret zirikatzailearen giro umoretsu, ironiko, eta alaiaz erabat kutsatuta, eta desio batekin; asteburua izan dadila antzeko beste askoren iragarlea.