Partaidetzazko Aurrekontuetara aurkeztutako proposamenaren aldeko botoak jaso nahi dituzte.
Proisaren orubea izandakoan, mural koloretsua margotzen, auzolanean.
Proisaren aldeko mugimendua kalera irtengo da bihar (hilak 24),
Izan Pasaiagile prozesuaren barruan garatzen ari den Partaidetzazko Aurrekontuetara aurkeztu duten proposamenaren aldeko babesa jaso asmoz. 18:15etik aurrera egongo dira frontoiaren inguruan, botoak biltzen.
Udal aurrekontuaren 400.000 euro zertan inbertitu erabaki dezakete aurten pasaitarrek. Udalak bultzatuta, parte hartze prozesu ari da garatzen udalerrian azken hilabeteotan eta orain prozesu parte-hartzailetik eratorritako 28 proposamenen artean gustukoenak hautatzeko tenorea da.
San Pedron,
Proisaren aldekoek haien proposamena bozkatzera deitu dute. Azaroaren 1ean bukatuko da bozka eman ahal izateko epea.