Urteko bigarren lauhilekoari dagokion zatia da ordaindu beharrekoa.
Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute pasaitarrek.
Ura eta estolderia ordaintzeko epea zabalik dela ohartarazi du udalak. Urteko bigarren lauhilekoari dagoen zenbatekoa da orain ordaindu beharrekoa.
Abenduaren 7a bitartean dago ordainketa egiteko aukera, eta helbideratutako ordainagiriak abenduaren 7an kobratuko dituztela aurreratu dute.