Giza eskubideen eta bakearen alde egin duen lana aitortuko dio udalak Dahaneri, ekitaldi xumea eta irekiarekin, bihar, 13:30ean pleno aretoan.
Brahim Dahane ekintzaile sahararrari harrera egingo dio udalak.
Brahim Dahane ekintzaile sahararra Errenteriako Udalean izango da bihar. Giza eskubideen eta bakearen alde egin duen lana aitortuko dio udalak Dahaneri, ekitaldi xumea eta irekiarekin. Izan ere, herritar guztiak gonbidatu ditu aitortza hori egitera bihar pleno aretoan 13:30ean.
Giza Eskubideen Urraketa Larrietako Biktimen Elkarte Sahararreko (ASVDH) sortzaile,
Casablancako zazpien taldeko kide izateagatik espetxeratu zuten. Giza eskubideen talde ugarik protestaldiak egin zituzten zazpi ekintzaileen atxiloketagatik. ASVDH preso saharar ohiek sortutako erakundea da, eta Marokok legeztatutako okupaziopean bizi diren sahararren giza eskubideak defendatzen dituen lehenengo elkartea da. Halere, 22 urte zituela atxilotu zuten lehenengoz
Dahane, eta desagertuta egon zen ezkutuko atxilotze zentroetan 1991ean, kargurik gabe, askatu zuten arte. 2005 eta 2011 urteen artean ere hainbat aldiz atxilotu dute ekintzaile sahararra.
Dahanek Suediako gobernuak ematen duen Per Anger saria jaso zuen 2009an bakearen eta giza eskubideen alde mendebaldeko Saharan egindako lanagatik.