Aranzadiko astronomia saileko kide Virginia Garcia tailerrak eskaintzen ari da Mintzagun egitasmoaren barruan.
Virginia Garcia sanjuandarra
Unibertsora leihoa izeneko astronomia tailerra ematen ari da egunotan eskualdeko euskaltegietan. Aranzadi zientzia elkarteko kidea da Carcia, astronomia saileko bazkide, eta zeruaren behaketarekin zerikusia duten dibulgazio eta hezkuntza proiektuak garatzen ditu. Aranzadin ume, gazte eta helduei zuzendutako ikastaroak ematen ditu.
Mintzagun egitasmoaren barruan
Eskualdeko euskaltegietan ikasturtero sei gai jorratzen dituzte
Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten dute eskualdeko sei euskaltegietan.
Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta guztiek helburua bera dute: gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea.
Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea dira, besteak beste, zeharkako xedeak.