Errenteriako Udalak 3.000 euroko diru laguntza eman dio Gurutze Gorria elkarteari, joan den hilabetean Kuban gertatu ziren denboraleek eragin dituzten kalteekin laguntzeko.
Kuban Irma urakanak eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko diru laguntza bideratu du udalak.
Errenteriako Udalak 3.000 euroko diru laguntza eman dio Gurutze Gorria elkarteari, joan den hilabetean Kuban gertatu ziren denboraleek eragin dituzten kalteekin laguntzeko. Irma, Maria eta Jose urakanek denboraleak sortu zituzten Karibekoz ein Estatu Batuetako herrialde ugaritan, bereziki, uharteetan.
Horri begira, Kubarako larrialdirako laguntza humanitarioa eskaini du udalak, herrialde hori hautatu baitu Gurutze Gorriak bere esku hartzea egiteko. Udalak emandako dirua, norberaren saneamendu eta garbiketako lehen laguntzarako materialak erastera bideratuko dute, baita banaketa eta garraiora ere. Kaltetuak izan diren beste uharteetara ere bideratu du laguntza Gurutze Gorriak, hala nola, Haiti, Barbuda, Dominikar Errepublika, St Kitts eta Nevisera.
Kubako Gurutze Gorriak 100 urtetik gora darama uhartean bertan lanean, eta nazioarteko Gurutze Gorriarekin elkarlanean Habanan duen egoitzan.