Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

1.328 ikaslek egiten dute aurten Eskola Kirola eskualdean

Eskualdeko lau udaletako kirol zinegotziek gaur eman dituzte 2017-2018 ikasturteko datuen berri.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/10/25
Eskola Kirola

Enekoitz Markos, Lore Suarez, Garazi Lopez Etxezarreta eta Irlentz Ortega, Donibaneko agerraldian.

8 eta 12 urte arteko ikasleak 2.751 dira guztira, eta horietatik %48,27 egiten du eskola kirola aurten, ikasleen ia erdiak. Hala goraipatu dute gaur Oarsoaldeko lau udaletako kirol zinegotziek ikasturteko datuak aurkezteko antolatutako prentsaurrekoan. Donibanen izan da aurkezpena eta bertan izan dira Pasaiako zinegotzi Lore Suarez, Lezoko zinegotzi Irlentz Ortega, Errenteriako Garazi Lopez Etxezarreta eta Oiartzungo Enekoitz Markos. Zinegotzi pasaitar Lore Suarezek gogorarazi du eskualdeko lau udalek hemeretzi urte daramatela Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Azaldu duenez, kirol eta euskara teknikarien lan mahai batek gidatzen du lana, Eskola Kiroleko koordinatzaileen bitartez. Datuen xehetasunak Oiartzungo zinegotzi Enekoitz Markosek eman ditu, Eskola Kirolak handitzen jarraitzen duela nabarmenduta, eta eskola orduz kanpo haurrek egiten dituzten jardueren artean nagusiena dela ohartaraziz. Zehaztu duenez, eskualdean, guztira, 124 talde ari dira Eskola Kirolean; 67 talde Errenterian, 26 Oiartzunen, 21 Pasaian eta hamar Lezon. 60 entrenatzaile arduratzen dira 124 talde horien saioak gidatzeaz. Entrenatzaileen artean hamazazpi emakume eta 43 gizon daude. Horrez gain, nesken parte hartzeak aurten ere gora egin duela jakinarazi dute. Nesken %31,74k parte hartzen du Eskola Kirolean, eta mutilen %63,10k. Programaren filosofiaz Eskola Kirolaren ezaugarri nagusienen berri eman dute kirol arduradunek baita ere, jarduera %100 euskaraz egiten dela goraipatuta. Horrez gain, programaren bidez kirol aniztasuna eta berdintasuna bultzatu nahi dituztela adierazi dute. Azkenik, haur eta gurasoen artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko egiten ari diren ahaleginaren berri eman dute, eta Eskola Kirolak egitura profesionalizatua duela goraipatu. Esan dutenez, lan kontratua eta gutxieneko kirol prestakuntza bermatzen zaie entrenatzaileei.              
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.