Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Galeria] "Ez dugu guda irabazi, ezta galdu ere, eta gure kausa gero eta agerikoagoa da"

Brahim Dahane (Aaiun, Mendebaldeko Sahara, 1965) ekintzaile sahararrari harrera egin dio gaur Errenteriako Udalak. HITZA-k elkarrizketatu egin du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/10/25
Brahim Dahane ekintzaile sahararra.

Brahim Dahane ekintzaile sahararra.

Brahim Dahane (Aaiun, Mendebaldeko Sahara, 1965) ekintzaile sahararrari harrera egin dio gaur Errenteriako Udalak. Giza eskubideen eta bakearen alde egin duen lana aitortu dio udalak Dahaneri. Giza Eskubideen Urraketa Larrietako Biktimen Elkarte Sahararreko (ASVDH)  sortzaile, Casablancako zazpien taldeko kide izateagatik espetxeratu zuten. Lehenengoz, 22 urte zituela atxilotu zuen Marokok, eta desagertuta egon zen ezkutuko atxilotze zentroetan 1991ean, kargurik gabe, askatu zuten arte. 2005 eta 2011 urteen artean ere hainbat aldiz atxilotu dute ekintzaile sahararra. Dahanek  Suediako gobernuak ematen duen Per Anger saria jaso zuen 2009an bakearen eta giza eskubideen alde mendebaldeko Saharan egindako lanagatik. Zer suposatzen du Errenteriako Udalak egindako aitortza zure ibilbideari? Babes ekonomiko, humanitario eta giza eskubideen aldekoa gehien bat Euskal Herritik jasotzen dugu. Eskertzekoa da, eta herritarrei eta baita Sahararen zein sahararren eskubideen alde mozioa babestu duten alderdi politiko guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. ASDVH Giza Eskubideen Urraketa Larrietako Biktimen Elkarte Sahararreko sortzaile zara. Zein da elkartearen lana, zien helburu dituzue? Giza eskubideen defendatzaile batzuk sortutako elkartea da. Sahararen lurralde okupatuetatik giza eskubideen aldeko lehen iniziatiba beraiek egin zuten, eta hainbat helburu ditu elkarteak, giza eskubideen aldeko elkartea izateaz gain, biktimen mugimendua delako: desagertu ohi, preso ohi, kartzeletan hil edo modu estrajudizialean hil dituzten martirien semeak gara. Helburua, halako egoerak berriro errepika ez daitezen lan egitea da, gure burua defenditzeko tresna izatea halako bortxakeriak gerta ez daitezen, eta gure lurraldean giza eskubideen kulturari ekarpena egin eta izan daitezkeen beste biktimak babestea. Helburu behinena, bere burua babesteko gauza izango den gizarte zibilaren sorkuntzari ekarpena egitea da bizi dugun gatazka egoeran. Zein da zure herriaren egoera oraintxe bertan, zer gertatzen ari da Saharan? Ez atzera ez aurrerako egoera batean gaude oraintxe bertan, eta horrek frustrazio izugarria eragiten die batez ere gazteei. Egoera larria da, okupazioaren atzean Frantziako Gobernua dagoelako, segurtasun kontseiluan beto eskubidea duten bost estatuetatik bat da Frantziakoa, eta ezin dugu ezer egin NBE Nazio Batzuen Erakundearen bidez, blokeatzea dutelako. Arazo larria dugu, betidanik, mingarria, irekitako zauri baten antzekoa, Espainiako Estatu eta gobernuarekin, bestalde. Mauritania eta Maroko artean banandu gintuztenak gure aberastasunaren zati batekin gelditu zirelako, baina baita, trukerako txanpon gisa erabiltzen gaituztelako ere, egoeraren arabera Maroko presionatu, edota gure herria hari saltzeko. Espainiako Estatuko bipartidismoa oso kaltegarria izan da, PP gobernuan badago, PSOEk bat egiten du gurekin, eta PSOE baldin bada gobernuan, PP dator gure ondora. Hipokrisia hutsa da. Azken bi urteetan bipartidismoa apurtu da Espainiako Estatuan eta uste dut hori gure onerako izan daitekeela, baina ez soilik guretzat, baita Espainiako Estatuko herri guztientzat. Espero dut emankorra izatea aldaketa hori Sahararen gatazka behin betiko konpontzeko, baina baita Espainiako Estatuko herri guztien demokratizazio eta aurrerapenerako ere. Zailtasun handiak dituzue handik atera eta gero itzultzeko? 30 urte daramatzat ekintzailetzan, ezaguna naiz Marokorentzat beste batzuk bezala, eta hainbat garai ezagutu ditugu, derrigortutako desagertzea, atxiloketak… orain errazagoa da guretzat irten eta sartzea. Zailtasunak, kanpotik doan jendeak izaten ditu sartzeko. Desagertua izan zara ezkutuko atxilotze zentroetan, gerora ere hainbat aldiz atxilotu zaituzte. Tratu gogorra jaso duzu, eta jasotzen dute sahararrek Marokoren aldetik. Horrekin ziurrenik, herritarren artean beldurra zabaltzea du helburu. Zerk ematen dizu beldur hori gainditzeko indarra? Beldurra pertsonen izaeraren ezaugarri bat da. Norberak bere buruari ematen dizkion arrazoi edo azalpenen ondorioz beldurra gaindi dezakezu edo ez. Maroko egin nahi duena egiten ari dela ondorioztatu nuen, tratu txarra ematen ari zaigu, hiltzen, torturatzen, espetxeratzen. Beldurra badugu, beraiek nahi dutena egingo dugula esan nahi du, bizi dugun egoerak jarraituko duela. Egoera hori, Marokok Saharari ezarri diona, injustua, legez kanpokoa, inhumanoa da. Nik nahi izan edo ez, gertatu behar dena gertatuko da eta horregatik argi dut, beste batzuekin batera egoera aldatzen lagundu badezaket egingo dut, egunen batean edo bestean hilko garelako. Ez da gauza bera duintasunarekin, begiak zabalik eta konbentzituta hiltzea, uste dut hori heriotza atsegina izan daitekeela, edo beldurrez hiltzea. Ez nago prest beldurrez bizi eta beldurrez hiltzeko. Zenbat preso saharar daude une honetan? Laurogeitik gora dira presoak une honetan, baina ehunka desagertu ditugu, eta 200.000 desplazatu. Horrekin batera, 2.700 kilometroko harresia pertsonen kontrako zortzi miloi mina inguru dituena dugu, eta egoera dramatikoa. Marokok eraiki zuen harresi hori, Saudi Arabia, Israel, Ameriketako Estatu Batuak eta Frantziaren laguntzarekin 1980. hamarkadaren amaieran Frente Polisarioren borrokalarien erasoak eragozteko. Harresi militarra da, lotsaren harresia deitzen diogu guk, eta egoera benetan frustragarria da, gure jendea nazioarteko laguntza humanitarioari esker bizi delako, nahiz eta guk urrea dugun, aberastasuna, kostalderik aberatsenetako bat arrantzarako. Egoera dramatikoa da baina itxaropenerako mezu baikorra utzi nahi dut. Ikusten ez diren hainbat arlotan urratsak egiten ari gara, gai juridikoetan, adibidez. Europako justizia epaitegiak esan du legez kanpokoa dela Sahara Mendebaldeko aberastasun naturala bertatik ateratzea, eta epai hori joan den abenduaren 21ean eman zuen. Horrekin batera, Maroko Afrikako Batasuneko kide da berriz ere, bertan gure presidentearekin dago, eta hori gure egoera politikoaren aitortza bat da, nolabait. Beraz, ez dugu guda irabazi, baina ezta galdu ere, eta gure kausa geroz eta agerikoagoa da. NBEren ordezkaria izan dugu bisitan, eta horrekin espero dugu Europako herri batzuen, Alemania, Ingalaterra, eta ipar aldeko herrialdeen jarrera orekatuagoa izatea Sahararen gatazkarekiko.  

“Bihotzez” eskertu du Errenteriako Udalaren aitortza Dahanak

Julen Mendozak kutxa oparitu dio udalaren izenean Dahaneri.

Julen Mendozak kutxa oparitu dio udalaren izenean Dahaneri.

Txistulariek egin diote ongietorria Dahanari udaletxeko arkupetan, Julen Mendoza alkatea eta udal ordezkaritza duten gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariekin batera. Pleno aretora igota Dahanaren bizitzari errepasoa egin dio Mendozak. Bere atxiloketak, espetxeratzeak, hilabeteko gose greba luzea, 2009an jasotako Per Anger saria, besteak beste. Dahanaren ibilbideak bakearekin eta giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoa agerian uzten duela gaineratu du Mendozak. NBE, Segurtasun Kontseilua eta nazioarteko komunitatearen jarrera salatu du Mendozak. “Nazioarteko komunitateak ez du ikusten ez duelako begiratzen, begirada desbideratzen duelako, erosoago zaiolako ezikusiaren egitea. Saharako lurraldean Marokoko Gobernuak egiten dituen eskubide urraketak ez ditu ikusten, ez ditu ikusi nahi, eta gainera ez du aitortu nahi deskolonizatua izan gabe Marokok okupatu zuen lurralde horrekin duen zorra”. Sahara literalki okupatu zutela gaineratu du, eta nazioarteko komunitateak Sahararen gatazkaren konponketan ardura handia duela esanda, Espainiako Estatuaren ardura are handiagoa dela erantsi du: “Berari dagokio konponbiderako jarrera erabakigarria hartzea, Sahara abandonatu zuen potentzia administratzailea baitzen, Portugalek egin zuen bezala Ekialdeko Timorrekin”. Saharan sistematikoak direla giza eskubideen urraketak esan du Mendozak, eta gaineratu, horrela izaten jarraituko duela Marokok Saharan okupazioa eteten ez duen bitartean, “ez ditugu soilik salatu behar Marokoko gobernuaren urraketak Saharan, Saharako auzia babestu behar dugu, laguntza eman behar diogu, Sahararen auzia ez delako soilik beraiena, mundu osoarena baita”. Dahanari egindako aitortza, Saharar herriari egindakoa dela esan du amaitzeko alkateak, eta gaurko ekitaldiak, Saharako kausari eta Dahana bezalako giza eskubideen defendatzaileei indarra emateko balioko duen esperantza azaldu du, “elkartasuna delako herrien arteko samurtasuna”.
Brahim Dahane ekintzaile sahararrari harrera egin dio udalak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.