Larunbatean (hilak 28) kotxe karabana irtengo da Luzuriagatik, eta igandean (hilak 29) sinadurak bilduko dituzte lau barrutietan.

Amaia eta Ikerren alde, Pasai Antxoko Gure Zumardian.
Pasaiako lau barrutietan antolatu dira lan taldeak Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio alkate eta idazkari ohiari elkartasuna eta sostengua emateko. Sostengu taldeek hainbat deialdi luzatu dituzte datozen egunetarako.
San Pedron, esaterako,
gaur, 19:00etan elkartuko dira barrutiko atarietan auziaren gaineko informazio banatzeko.
Larunbatean (hilak 28), berriz, kotxe karabana izango da, 12:30ean Antxoko Luzuriagatik abiatuta, eta
igandean (hilak 29), azkenik, sinadura bilketak egingo dira 12:00etatik14:00etara lau barrutietan. Antxon, Gure Zumardian bilduko dira sinadurak; Donibanen, Santiago plazan, San Pedron frontoian eta Trintxerpen Serafin Esnaola plazan.