Ofizioak, bideo jokoak, historiaurrea, estralurtarrak, tribu urbanoak edo 1940. hamarkada dira aukeran jarri dituzten mozorroak.

Oarsoirriak Musikalean parte hartu dutenak, talde argazkian.
Ofizioak, bideo jokoak, historiaurrea, estralurtarrak, tribu urbanoak edo 1940. hamarkada. Sei horien artean bat aukeratzeko eskatu die Inauterietako batzordeak herritarrei, izan ere, bozka gehien jasotzen dituen proposamena izango da datorren urteko inauteriak jantziko dituena. Dagoeneko zabalik da bozkatzeko aukera eta azaroaren 2an (datorren ostegunean) amaituko da epea.
Bozkatzeko Herri Biziaren web gunean sartu behar dute interesdunek, edota udal eraikinetan jarritako kutxak baliatu. Merkatuzarren, udaletxean, liburutegietan, Xenpelar Etxean eta Niessen kulturgunean jarri dituzte kutxak.
Batzordeak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, “inauterietan, herria, tabernak, dendak eta kuadrillak gai beraren bueltan mozorrotu gaitezen”.