Elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. Kataluniaren alde hartuko dute zumardia 19:30ean.
Zumardian Kataluniaren alde egindako elkarretaratzeetako bat.
Elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. Kataluniaren alde hartuko dute zumardia 19:30ean bildutakoek herritarren erabakia errespetatzea eskatu eta 155. artikulua diktadura dela salatzeko.
Kataluniako Errepublika aldarrikatu du Parlamentuak, eta Generalitateari eratzeko prozesua abiatzeko eskatu dio. Junts pel Si-k eta CUPek aurkeztutako ebazpenak 70 boto jaso ditu alde eta 10 kontra; bi boto zuri egon dira.