Trintxerpen, Arrandegi kalea Andonaegirekin lotzen duen igogailuan egingo dituzte lanak.
Maiz egin behar izaten dituzte mantentze lanak igogailuetan, eta askotan, erabilera desegokiak eragindako lanak izaten dira.
Donibaneko igogailuaren atea aldatu behar dute azaroaren 6an, eta lanen iraupena bi egunekoa izango dela aurreikusi dute.
Trintxerpen, berriz, aste honetan egingo dituzte Arrandegi kaleko igogailua berritzeko lanak. Udalak jakinarazi duenez,”bandalismoak eragindako kaletak” konpontzeko lanak egingo dituzte. Gaur hasiko dira lanean eta azaroaren 3rako igogailua konponduta egotea espero dute.