'Argia'-k argitaratu duenez, orotara hamazazpi dira martxoaren 11n Iruñean izan ziren istiluen harira auzipetu dituzten gazteak.
Etorkizunaren Aldek Errenterian egindako manifestazio baten irudia.
Argia-k argitaratu duenez, martxoaren 11n Iruñean egin zen manifestazioa eta gero izandako istiluen harira, hamabi gazte daude deituta gaur, astelehena, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera. Beste bost gazte ere auzipetu dituzte, baina adingabeak direnez, ez dira joan Madrilera epailearen aurrera. Hortaz, orotara, hamazazpi dira auzipetuta dauden gazteak, hainbat herritakoak.
Iruñeko gertakari horiengatik Oreretako lau gazte atxilotu zituzten, eta horietako hiru (adinean nagusi direnak) espetxean daude. HITZAk haien gurasoekin,
Etorkizunaren Alde plataformako kideak, erreportajea egin zuen.