Hainbat mendizaleek Sare herritarrarekin elkarlanean egindako deialdiari jarraituta, 125 lagunek egin zuten mendi martxa larri gaixorik diren bi preso oreretarrak aske uztea eskatzeko.
Gogorza eta Arrietaren aldeko aldarria tontorreraino eraman zuten atzo.
Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta preso oreretarrak etxeratzea eskatu zuten atzo hamarnaka lagunek. Hainbat mendizaleek Sare herritarrarekin elkarlanean egindako deialdiari jarraituta, 125 lagunek egin zuten mendi martxa larri gaixorik diren bi preso oreretarrak aske uztea eskatzeko. Barrengoloiatik abiatuta, Susperregi, Aldura, Malbazar eta Landarbaso pasata, hasiera puntuan amaitu zuten.
Basauriko espetxean dago Gogorza eta obsesio konpultsibo nahasmena du. Arrietaren kasua berriz, abuztuan jakinarazi zuten, eta orduan batu zuten gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen zerrendara. Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean dago oreretarra eta espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin diagnostikatu diote.