Argiaren fakturan deskontuak nola lor daitezkeen jakinarazi du Oarsoaldeak
Laguntzetarako hiru onuradun berri onartu dituztela iragarri du Garapen Agentziak.
Gizarte bonu elektriko berria indarrean jarri dute, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi duenez, horri eskerrak, aurrerantzean jende gehiagok eskuratu ahal izango ditu argiaren fakturaren deskontuak, zehaztu dutenez, orain arte ez bezala, “bonua eskuratzeko irizpideetako bat familiaren diru sarrerak” izango direlako. Familia ugariez eta pentsiodun zehatz batzuez gain, hiru onuradun berri onartu dituzte.
Gehieneko diru-sarrerak
Gizarte bonuaren onurak eskuratzeko gehieneko diru-sarrerak ondokoak dira:
- Adin txikikoak ez dituzten familiak: 11.279,39 euro.
- Adingabeko batekin: 15.039,18 euro.
- Adingabeko birekin: 18.798,98 euro.
