Errenteriako Udala hasi da bidaltzen etxeetara edukiontzi marroia eta grisa zabaltzeko txartel-giltza berriak.
Edukiontzi marroia eta grisa txartel bakarrarekin zabalduko dute herritarrek.
Errenteriako Udala hasi da bidaltzen etxeetara edukiontzi marroia eta grisa zabaltzeko txartel-giltza berriak. Momentuz zabalik daude bi edukiontzi horiek, baina azaroaren 13an itxi egingo dituzte eta txartela erabili beharko dute bizilagunek.
Sistema berriaren alde egin dute udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek. 12.000 etxebizitzetara egin beharreko bisitak joan den astean amaitu zituzten hezitzaileek. Bisita horietan, sistema berriaren nondik norakoak azaldu zizkieten orain arte edukiontzi marroiaren bilketa sisteman parte hartzen ez zuten herritarrei. Horrekin batera, birziklatzeko gida, ontziak eta poltsak banatu dizkiete.
Edukiontzi marroia eta grisa eguneko 24 orduetan erabilgarri izango dute bizilagunek.