Lezoko memoria historikoaren elkarteak azaroaren 11n bisitatuko du 'Alargunen herria'.
Memoria historikoaren esparruan lanean ari da Lezoko Etxetxo taldea.
Sartagudara egun pasa antolatu du Etxetxo elkarteak azaroaren 11rako. Autobusean irtengo dira Lezotik, 09:30ean, eta 12:00ak aldera iritsiko dira Sartagudara, hango memoriaren parkean antolatu duten ekitaldi batean parte hartzeko.
Bisita gidatua antolatu dute, hango elkartekoek antolatuta, eta Etxetxoko kideek aurreratu dutenez, tarte libre bat ere izango da herria ikusteko. Bisita bukatuta, 14:30ean, bazkaria izango dute. Sartagudatik 17:30ean irtetea aurreikusi dute 19:30ean Lezora iristeko.
Irteerara joan nahi dutenek Tiñelu elkartean eman behar dute izena eta 25 euro ordaindu.
“Alargunen herria”
Etxetxok nabarmendu duenez “faxistek izugarrizko triskantza egin zuten Nafarroako Erriberan” eta Sartaguda “sufrimendu haren guztiaren eredu” bilakatu dela ohartarazi dute, “herriko ia gizon guztiak fusilatu zituztelako”. Hori dela eta Sartaguda “Alargunen herria” izenarekin ere ezaguna da.
Egun pasak merezi duelakoan nahi duen guztia animatu nahi du Etxetxok eurekin joatera.