Gau Beltza ospatu zuten atzo barrutiko kale zaharraren bueltan.
Kale zaharreko atarietan eguzki loreak zintzilikatzen zituzten arima ilunak uxatu asmoz.
Zarata eginez eta atarietan eguzki-loreak zintzilikatuz uxatu zituzten atzo San Pedron kale zaharreko arima ilunak. Gau Beltza ospatu zuten haur, gazte eta helduek, jai batzordeak eta Proisako Haurren eta Familien Txokoak elkarlanean antolatuta.
Arratsaldeko lehen orduan, frontoian, mozorroak, soinu tresnak eta eguzki-loreak egin zituzten, etxetik eramandako trapu zahar eta bestelako materialekin.
Desfile beldurgarria egin ondoren, gaztainak errez eta dastatuz bukatu zuten Gau Beltzaren ospakizuna.