Ijurko auzoko argiteria hobetzeko helburuarekin hura aldatzen ari dira gaurtik hasita.
LED argi berriak jartzen hasiko dira.
Ijurko auzoko argiteria hobetzeko helburuarekin hura aldatzen ari dira gaurtik hasita. Egungo argiak, LED motako argiekin ordezkatuko dituzte, azken horiek eraginkorragoak direlako: “Energia kontsumoa murrizteko eta udalerriko argiteria publikoaren egoera hobetzea da helburua”.
Ekainean Gorbea, Polentzarrene, Antonio Pildain, eta Hipolito Gezala kaleetako argiteria berritu zuen udalak. Lanak, hilaren 13an amaitzea aurreikusi du udalak.