Mus txapelketa antolatu du bigarrenez Sare herritarrak. Euskal presoen eskubideen urraketa salatu nahi du txapelketarekin.
Sareren mus txapelketaren finalera heldu zirenak iaz.
Mus txapelketa antolatu du bigarrenez Sare herritarrak. Euskal presoen eskubideen urraketa salatu nahi du txapelketarekin, eta bereziki,
Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden preso oreretarren egoera salatu eta haien etxeratzea eskatu.
Arkaitza, Landare, Xera eta Sindikato tabernan eman behar dute izena txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek hilaren 8ra (asteazkena) arte eta 12 euro ordaindu. Sarek herritar guztiak deitu ditu euskal presoen alde egitera, eta eskubideen urraketari hordagoa jotzera.