Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Colm O Ceallachain: "Gazteak inspirazio iturri bikaina dira"

Beste Hitzak egitasmoaren bidez iritsi da Colm O Ceallachain Donibanera. Hugoenean da, Idazlearen Etxean.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/11/07
 Colm O Ceallachain

Colm O Ceallachain Donibanen egongo da Gabonak bitartean.

Beste Hitzak egitasmoaren bidez iritsi da Colm O Ceallachain Donibanera. Hugoenean da, Idazlearen Etxean. Atzo, Donostia Book Club taldeak bere ipuin bilduma (I dTír Mhilis na mBeo (Bizidunen lur gozoan) izan zuen mintzagai. Donibanen bere sorkuntza lanari jarraipena emango dio. Zertan ari zara Hugoenean? Hugoenean nago Others Words izena duen programaren bitartez. Donostiako Kulturak ohorezko bazkide gisa kudeatzen duen egitasmo honetan Europako bost herrialdek parte hartzen dute, –Eslovenia, Mazedonia, Irlanda, Euskal Herria, eta Frisia–, bost herrialde horietako hizkuntza gutxituak sustatzeko, idazleen egonaldiak antolatuz. Ni etorri naiz  hemengo berri jasotzeko, nire kulturaren berri emateko, baina baita sorkuntza lan bat egiteko. Zortzi asteetan zehar egongo naiz Donibanen, eta zerbait idatzi egin beharko dut hemen nagoen bitartean. Nola sortu zitzaizun Beste Hitzak programan parte hartzeko aukera? Lehiaketa publiko bat egin zen Irlandan, programa honetan parte hartu nahi zuten idazleentzat. Nik eskaera bat egin nuen, lehiaketara aurkeztu eta proposamen bat bidali behar izan nuen esateko zehatz mehatz zer egiteko asmoa nuen. Eta sortze lan hori, Hugoenean sortuko duzu hori, zertan datza? Nik ipuinak, narrazio laburrak idazten ditu. Pentsatu nuen izan zitekeela aukera polita zientzi fikzioa eta historia arteko nahasketa moduko bat sortzeko, baina ez benetako historian oinarrituta. Gerta zitekeenari buruz idaztea, horixe nire asmoa. Zer pasatuko zen, gure Irlandan diktadura bat egon izan balitz Espainian Francorekin gertatu antzera? Zer gertatuko zen?… Eta hori, ez hainbeste ikuspuntu politiko batetik. Kontuan izango nuke zer antzekotasun dauden bi kasuetan, biolentzia gertatu zelako bietan, eta bietan egon zirelako gerra zibilak, baina beharbada horretan gehiegi zentratu gabe, saiatu hausnartzen hori nola biziko zuen kaleko jendeak, jende arruntak. Nire kasuan, pentsatzen ari naiz, beharbada, nire gurasoen garaian, egongo zela bikote bat, orduantxe maiteminduta eta ezkontzeko irrikaz, eta bizi zuten diktadura edo biolentzia egoera horrek zer nolako eragina izango zukeen beren bizitzan… Ez duzu  bakarrik fikzioa idatzi. 2013an Irlanda inguratu zenuen igerian, eta esperientzia hura ere idatziz jaso zenuen. Literatura ez ezik, abentura baita ere maite duzunaren seinale. Oro har, nik, natura maite dut. Dirudiena bezain besteko abentura ez zen izan hura, baina azalduko dizut nola gertatu zen. Uda batean, lan batetik bestera itxaron bitartean, erabaki nuen Irlandako 32 konderrietan igerian ibiliko nintzela, era batean edo bestean. Konderri batzuk kostaldean daudenez, horietan itsasoan egin nuen igeri, baina barrualdean dauden horietan ibaiak, kanalak, abandonatutako igerilekuak… nire asmoa zen 32 konderrietan, guztietan igeri egitea. Azkenean zein zen helburua ? Ikustea zer nolako harremana dugun urerekin. Konturatu nintzen jende asko zegoela urarekiko harremanik ez zeukala, eta hori nabarmendu nahi izan nuen. Gazteekin lan egiten duzu. Nola uztartzen duzu zure gizarte lan hori literaturarekin? Nik azken hamabost-bat urtean egin dut lan gazteekin, eta gehien bat hezkuntza sisteman erabat txertatuak ez dauden pertsonekin, hezkuntza arautuan arazoak edo premia bereziak dituzten gazteekin. Nik narrazio laburrak idazten ditut, ipuinak idazten ditut, eta ezinbestean protagonistetako askok, gutxi gorabehera erdia edo, gazteak dira. Uste dut horregatik dela, gazteekin egiten dudalako lan. Gainera gazteak inspirazio iturri bikaina dira, oso azkarrak direlako, umorea dutelako, irudimena zer esanik ez. Horregatik, nire narrazioetan, gai naturala dirudi gazteena. Beste Hitzak proiektuak hizkuntza minorizatuen bueltan sortzen da, eta galdera derrigorrezkoa da. Irlandera da zure hizkuntza. Nola baloratzen duzu bere egoera, eta nola etorkizuna? Hemengo egoerarekin konparazio bat eginez gero, euskararen egoera askoz sendoagoa da irlanderarena baino. 90 urte inguru daramatzagu hizkuntza babesten eta eskoletan, adibidez,  derrigorrezkoa da, baina hala ere hizkuntzaren presentzia etengabe behera doa. Beharbada jende gehiago da hitz egiteko gai, ezagutzen du hizkuntza eskolan ikasi duelako, baina egunerokoan apenas erabiltzen da. 80.000 lagunek hitz egin dezakete hizkuntza eskolatik kanpo. Hori errepublikan. Ipar Irlandan irlanderaren aldeko borrokaren mugimendua biziagoa da, ziurrenik zailtasun askoz handiagok dituztelako. Ipar Irlandan indarra du irlanderaren alde egiteko mugimenduak. Aldiz, irlandar errepublikan, egoera ez da ona. Egoera nahiko txarra da, eta jendeak, gainera, ez du ikusten irlandera zerbaitetarako balio duen hizkuntz moduan. Azkenean, nik uste dut, baita irlanderaz idatzi eta hitz egiten dugunok ere, oso mundu ingeles hiztunean bizi garela. Hala ere, eta erabat ezkor ez agertze arren, esan behar dut sortzen ari direla etengabe batik bat eta gehien bat literaturaren esparruan, poetak, idazleak, benetan kalitatea ematen ari direnak, gazteak direnak eta energia handia daukatenak, eta hor dago esperantza.
Irlanderaren egoera nahiko txarra da, eta jendeak, gainera, ez du ikusten irlandera zerbaitetarako balio duen hizkuntz moduan Literaturaren esparruan, poetak, idazleak, benetan kalitatea ematen ari direnak, gazteak direnak eta energia handia daukatenak, eta hor dago esperantza
                     
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.