Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ekonomia bizitzaren zerbitzura jarriko du Ekonomia Solidarioaren Azokak

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka antolatu dute bosgarrenez, eta lehenengo aldiz, hiriburuetako zirkuitutik atera eta Errenteria-Oreretan egingo dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/07
Ekonomia Solidarioaren Azoka aurkeztu dute gaur.

Ekonomia Solidarioaren Azoka aurkeztu dute gaur.

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka antolatu dute bosgarrenez, eta lehenengo aldiz, hiriburuetako zirkuitutik atera eta Errenteria-Oreretan egingo dute. Gaur aurkeztu dute merkatu soziala Eñaut Gracia Informazioaren Gizartearen zinegotziak, Marian Diez REAS (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sarea) Euskadiko presidenteak, Nagore Vega OlatuKoop sareko kideak eta Nerea Gonzalez Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko sareko kideak. Azoka “ohorea” dela udalarentzat esan du Graciak: “Merkatu sozialak urtean behin hiriburutan egiten duen zirkuitutik atera eta hona dator. Pozgarria da, eta gainera aitortza inplizitua egiten dio gure herriari. Izan ere, Errenteriak beste eredu baten aldeko dinamika darama eragileekin, horren aldeko apustua egiten ari da”. Udalak erantzukizuna duela neurri batean eta eraginkorrak diren errealitateei zentralitatea eman eta ikusaraztea dagokiola erantsi du, eta horren harira, udalak ere, beste eredu baten aldeko apustua egina duela nabarmendu du eta horren adibideak aipatu: “Torrekuako esperientziak,  Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekonomia sozialaren gaineko tailerrak, edo finantza etikoen aldeko hautua horren erakusle dira”. Azokaren antolaketan laguntzaile izango dute REAS, OlatuKoopek eta Saretuzek udala. Besteak beste, azpiegitura jarriko du eta ekonomikoki lagundu ere. Ekonomia solidarioa sustatu Helburu garbia duela Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azokak azaldu du Diezek, “ekonomia solidarioa sendotu eta ikusarazi nahi dugu. Krisiari erantzun erreala emateko arlo ezberdinetako modelo enpresaria ezberdinak erakutsi, ekonomia bizitzaren zerbitzura jarrita”. Bosgarren azoka “funtsezkoa” izango dela esan du, “alternatiba ekonomiko erreala dagoela erakusteko. Herritarrengana heldu nahi dugu eta elkar kooperazioa sustatu ekoizle eta kontsumitzaile artean. Gainera, entitateen artean harremanak sendotu eta sustatzeko baliatu nahi dugu azoka”. 2013an hasi zen azoka antolatzen REAS Euskadi eta garrantzitsua dela “deszentralizatu” eta herrietara joatea esan du Diezek, “ekonomia solidario eta eraldatzailearekin diharduten enpresa ugari dago eskualde honetan, horregatik Errenterian egingo dugu aurten”. Lehenengo aldiz hartuko du parte Olatukoop Sareak azokaren antolaketan, eta ekonomia sozial eraldatzailearen Euskal Herriko topagune bat sortzea beharrezkoa dela esan du Vegak: “Sektore batetik harago ekonomia egin eta antolatzeko beste eredua dagoela erakutsi nahi dugu, alternatibak badirela erakutsiko dugu, eta gainera eredu hau sustatu nahi dugunon artean interkooperazioa landuko dugu festa giroan”. Ekonomia “bizitzaren zerbitzura” jarri nahi dutela gaineratu du OlatuKoopeko kideak, “kooperatuz aktibitate sektore ezberdinetatik: elikadura, aisialdia, komunikazioa, hezkuntza, teknologia, baliabideen ekoizpena, aholkularitza, pertsonentzako zerbitzuak, eta zaintza, besteak beste”. Merkatuzarrek hartuko du azoka hilaren 18an 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta egitarau anitzarekin jantzi dutela erantsi du Vegak, “herritar orok ekonomia sozial eraldatzailetik hurbilago edo urrunago egon bere lekua aurkitzeko”. Aktibitate sektore ezberdinetako postuekin batera, tailerrak egingo dituzte azokaren barruan (ikus albiste amaierako zerrendan), eta txikienei begira Txikigunea prestatu dute, “haurrak ere interkooperatzen jartzeko”. Elikadura burujabetza oinarri hartuta aukeratu dituzten produktuekin txosna karriko dute Merkatuzar kanpoko plazan. Bideo-photocall solidario, eraldatzaile eta arduratsua egiteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, eta jarduera interkulturalak ere izango dira. Eguna amaitzeko, berriz, kontzertua antolatu dute karpan. Gonzalezek parte hartzera animatu du jendea, “ekonomia solidarioa zer den jakiteko, kontsumitzeko beste era bat posible dela erakusteko”. Tokiko politikak Azokaren bezperan (hilak 17) ekonomia sozial, solidario eta eraldatzaile baterako tokiko politika publikoei buruzko mintegia antolatu dute bestalde. Xenpelar Etxean izango da 09:30etik 14:00etara. Minyegi horrenbarruan, REAS Euskadiko kideek ekonomia solidariotik lurraldeak nola aldatu kontatuko dute. Erosketa publiko arduratsu eta eraldatzailea nola sustatu kontatuko du, gainera, Santiago Lesmes aholkulariak, eta etxebizitzaren esparruan Bartzelona eta Errenteriako Udalen programen bidez tokiko alternatibak azalduko dituzte. Azkenik, mintegiaren barruan, tokiko garapen berri baterako ekintzailetza kooperatiboaren berri emango dute REAS Aragoneko Cristina Sanchezek eta OlatuKoopeko Amaia Oleagak. Mintegian parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek. Azokaren barruko tailerrak 0 Maila
  • 12:00: Egitura mutualistak sortzea. OlatuKoop, Talaios, Hiritik At.
  • 13:00: Energia berriztagarrien ekoizpena. Goiener.
  • 17:00: Banaketa, banatzailerik gabe? Agro ekologiaren kasua. OlatuKoop, Lakari.
  • 18:00: Teknologia Komunak. Eticom.
1 Maila
  • 12:00: Finantza etikoen irakaskuntza.
  • 13:00: ESEan ekintzailetza. OlatuKoop, Koopfabrika.
  • 17:00: Genero perspektibadun erakunde egiturak. EkoSolFem.
  • 18:00: Etxebizitza eredu komunitarioak / Kooperatiboak. Koop57-Reas.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.