Etorkizunaren Alde Plataformak jakinarazi du behin behinean askatuko dituztela Oreretako gazteak
Etorkizunaren Aldek aurretik egindako agerraldi baten irudia.
Etorkizunaren Alde Plataformak jakinarazi duenez Asier, Endika eta Ruben, Iruñean preso dauden Oreretako gazteak, behin-behinean askatuko dituzte. Senitartekoek baieztatu dute albistea, eta datozen orduetan askatuko dituztela zehaztu dute. Haien bila joan dira jada Nafarroako hiriburura.
Martxoaren 11ko istiluetan atxilotu zituzten Oreretako gazteak. Lau izan ziren atxilotuak, baina laugarren auzipetua aske zegoen adingabea zelako.
Istilu horien harira, beste hamazazpi gazte daude auzipetuta.
Joan den astean joan ziren epailearen aurrean deklaratzera, Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera.