Sara Hidalgo Garcia de Orellanek ETAren biktimen testigantzak biltzen dituen liburua aurkeztu du.
Agintari asko elkartu ziren liburuaren aurkezpenean, tartean Pasaiako alkatea.
Pasaitarra da egilea eta bere jaioterria aukeratu zuen
Ramon Rubial Fundazioak liburuaren aurkezpenerako. Sara Hidalgo Garcia de Orellanek (Pasaia, 1986)
Los resistentes, relato socialista sobre la violencia de ETA (1984-2011) liburua aurkeztu zuen atzo Trintxerpeko alkateordetzan. Ondoan izan zituen PSE-EEko agintari eta aurpegi ezagun asko. Mahaian, bere ondoan, fundazioaren lehendakari orde Rodolfo Ares eta Eneko Andueza, PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia.
Entzuleen artean, berriz, Pasaiako alkate Izaskun Gomez, kultura diputatu Denis Itxaso, eta alderdiko beste aurpegi ezagun askok; Miguel Buen Lacambra, Rafaela Romero, Manuel Huertas… Haien ondoan izan ziren liburuko protagonistak, hain zuzen, testigantza eman duten pertsonak.