Kultura eta kirol diputatu Denis Itxasok lanak bisitatu ditu hitzarmena sinatu aurretik.
Don Boscoko lanak bisitatu dituzte lehenik, eta jarrian Donibaneko kultur instalazio berriak. Kultura eta kirol diputatu Denis Itxaso Pasaian izan da gaur bisitan, Izaskun Gomez alkatea lagun, eta ondoren udaletxeko pleno aretoan izan dira, lanen finantzaziorako hitzarmena sinatzen.
Kirol eta kultur diputatuak nabarmendu duenez, Don Boscoko lanak %100ean finantzatuko ditu aldundiak, eta ohartarazi duenez, kasu bakarra da Gipuzkoa osoan, aldundiak degradatuak dauden zonaldeak bultzatzeko egiten ari den lanaren erakusgarri.
Zehaztu duenez, Don Boscoko futbol zelaia eraberritzeko lanek 370.000 euroko aurrekontua dute, eta nabarmendu du bere departamentuak, azken bi urteetan, 1.200.000 eurotik gora inbertitu dituela Pasaian.
Aipatu duenez, Arronkandietako aterpean 150.000 euro inbertitu dituzte; Gazte Kultura Aretoan 109.646 euro; 63. 830 euro San Pedroko udal aretoan; 57.641 euro Antxoko kultur etxean eta, azkenik, Tximistarriko eskalada gunean 25.000 euro; guztira, aurten, 775.000 euro.
Izaskun Gomez alkateak, bere aldetik, aldundiari eskerrak eman dizkio, bereziki Denis Itxasok zuzentzen duen Departamentuari, aldundiaren diru laguntza ezean, Pasaiarentzat premiazkoak diren lan asko luze joko luketelako denboran.