Herritarrek hautatutako bederatzi proposamen aurrera
Partaidetzazko aurrekontuen prozesua bukaerara iritsi da eta jakitera eman dituzte datozen bi urteetan aurrekontuetan txertatuko dituzten proiektuak.
782 herritarrek eman dute botoa.
Ni Pasaiagile Naiz! aurrekontu parte hartzaileen prozesua bere amaierara iritsi da. Prozesu honen azken fasea proposamenen bozketa izan da, eta ondokoak dira, herritarren botoen kopuruaren arabera, 2018ko eta 2019ko udal aurrekontuan txertatuko diren proposamenak:
1.- Argiztapenean inbertsioak eta hobekuntzak egitea, bai puntu ilunetan bai energia aurrezte aldera ere.
2..- Puntetara doan bidea argiztatzea.
3.- Argiteria hobetzea, San Pedrotik Puntetara bidean, Ondartxora arte.
4.- Proiektu bat egin Donibaneko Santiago plazan berriro ere petrila jartzeko aukera aztertuko duena.
5.- Errepideen eta bideen asfaltatze lanetarako aurrekontu partida bat bideratzea.
6.- Lurdes Txikira igotzeko malda bat egokitzea.
7.- Proisa zegoen orubean behin behineko eraikin bat eraikitzea.
8.- San Pedron konponketa lanak egiteko partida bat jasotzea.
9.- Gune ilunetako argiteria berritzea eta hobetzea: Eskalantegi kalean, topoaren tunelean eta Biteri Plazan.