Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lezo Herri Eskolako langileek. Aldarrikapen argia egin dute: kalitatezko hezkuntza.
Elkarretaratzea gaur goizean Lezo Herri Eskolaren sarreran.
Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Lezo Herri Eskolako langileek. Aldarrikapen argia egin dute: kalitatezko hezkuntza. Kalitatezkoa, murrizketarik gabekoa, duina eta hezkuntza komunitatearen beharrak aseko dituena. Aitor Illarreta irakaslea eta LAB sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, aurreko urteetako negoziaketetako aldarrikapenak batuz, ratioak, soldatak, lan egoera eta bestelako eskaerak protesta hilabetea antolatu dute, “hilabete honetan zehar astero sektorekaborrokak egingo dira. Aste honetan haurreskoalak izango dira, jangela langileek ondoren, hezkuntza berezikoak hirugarrenik, eta hilaren 30ean, berriz, irakasleak. Ostegunero, beraz, greba partzialak izango dira eta aste osoan zehar borroka asteak”.
Abenduaren 12an, berriz, greba orokorra egingo dute. Helburua 2009tik eguneratu gabe duten hitzarmena berritu arte “presioa eragitea” dela azaldu du.