Lanak iraun bitartean Donibanera doan errepidearen errail bat itxi egingo dute eta trafikoa semaforoekin erregulatzen ari dira.
Datorren urte hasierarako lanak bukatuta egotea aurreikusi dute.
Astelehenean hasi ziren Lezo eta Donibane arteko bidegorria osatzeko lanak. Konponketa lanak egin ahal izateko Lezo eta Donibane lotzen dituen errepidearen errei bat itxi egin dute eta trafikoa behin behineko semaforoekin erregulatu dute.
Obrak dirauten bitartean Polentzarre eta Kale Nagusitik Nagusitik Jaizkibel hiribidera irten ahal izango da soilik eta beraz, Donibanerantz joateko norabide aldaketa beherago egin beharko da.
Lanak urtarrilaren 31erako amaitzea aurreikusten dute, 364.935,65 euroko aurrekontua dute (BEZ barne) eta Sasoi Eraikuntzak enpresa arduratzen ari da horiek aurrera eramateaz. Lanen %85a Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du eta gainerako %15a, Lezoko Udalak.