Behobia-Donostia lasterketaren gehigarri berezia publikatu dute gaur IRUTXULOKO HITZAk eta OARSO BIDASOKO HITZAk.
Korrikalariak, iaz, Gaintxurizketa igotzen.
IRUTXULOKO HITZAk eta Oarso Bidasoko Hitzak Behobia-Donostia lasterketaren gaineko gehigarri berezia egin dute, gaur (ostirala 10) argitaratu dute.
16 orritan, informazio orokorra eta lasterketaren gaineko xehetasunak ikus daitezke. Horrez gain, hainbat adituren aholkuak jaso daitezke, oinei, nutrizioari, azterketa medikuei, edo lasterketaren arlo psikologikoari dagozkienak.
Gozatu Behobiaz, gozatu HITZAz.
Ondoko PDFan, gehigarri oso-osoa.
Behobia-Donostia 2017, HITZAren gehigarria