Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hiru gazteak etxean, elkartasun eguna bihar

Bihar elkartasun eguna egingo dute Etorkizunaren Alde Plataformak antolatuta. Hiru gazteak behin behinean aske, aldarrikapena eta festa uztartuko dituzte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/10

Hiru gazte oreretarrak herrira iritsita harreran.

Ia zortzi hilabete espetxean emanda, asteartean irten ziren Iruñeko espetxetik Oreretako hiru gazteak behin-behineko askatasunean. Astearte arratsean jaso zuten lehen harrera Etorkizunaren Alde plataformaren ikur bihurtu den Mikelazulo pasabidearen parean. Hamarnaka eta hamarnaka herritar zituzten zain. Herenegun, berriz, ikasleen babesa jaso zuten gaztetxean. Azken horretan ere, jende andana elkartu zen. Gurasoek, Endika, Asier eta Ruben aske uzteko esperantza bazutela esan du Patxi Petrirenak, gazteetako baten aitak: «Zortzi hilabetean hirugarren aldia zen behin-behineko askatasun eskaria egiten genuena, eta kasu honetan, pasatako denboraz gain bazen beste baldintza bat, beste hamabi lagun deitu dituzte deklaratzera auzi beraren barruan, eta zorionez denak etxera bueltan etorri ziren. Pentsatu genuen eta arrazoitu zitekeen, hiru gazteak espetxean mantentzeko arrazoi nahikorik ez zegoela». Iruñeko gertaeren harira, guztira 21 gazte auzipetu dituzte, horietatik sei adingabeak. Hainbat baldintza Hirugarren eskaerarekin, eta ingurumari horretan etxera itzuli dira hiru gazteak epaiketa bitartean. Hainbat baldintza jarri dizkiete: Espainiako Estatutik ezin dute atera, pasaportea kendu diete, eta astero aurkeztu behar dute epaitegian, «kartzelaren ordez, beste kautela neurri batzuk jarri dizkiete. Behin-behineko askatasunean daude, baina etxean daude behintzat». Izan ere, behin-behinekoa bada ere, «pauso bat bakarrik», Petrirenak adierazi du «alde handia» sumatuko dutela, «etxean daude eta bizitza normala edo erdi normala egitea dute denbora batean behintzat, ikasketa eta lanei ekiteko moduan dira, eta gerokoak gero etorriko dira». Epaiketa heltzeko «hilabete mordoska» pasa daitezkeela dio  Petrirenak, «garbi dago auziak zabalik jarraitzen duela, instrukzioa oraindik amaitu gabe dago. Epailearen autoak dio ia amaituta dagoela, eta hori erabili du  kartzelan ez mantentzeko, frogak suntsitzeko aukerarik ez dagoelako». Biharko elkartasun eguna deitua zuen Etorkizunaren Alde plataformak. Gazteak aske utzi aurretik egin zuten deialdia, espetxeratuta zortzi hilabete beteko zituztelako. Kalean badira ere, deialdia mantendu eta elkartasun eguna egin egingo dute bihar: «Dena martxan zegoenez mantentzea erabaki dugu. Auzia oraindik hor dago, pendiente gelditzen da. Horren harira, orain arteko eskaerak mantenduko ditugu, ez dadila auzia terrorismotzat jo eta Nafarroako epaitegiak har dezala. Oroitzapen eguna izango da betetik, eta ospakizun eguna bestetik». Semeak behin-behinean aske ikusteak arnas hartzeko aukera emango badie ere, Etorkizunaren Alde plataformak lanean jarraituko duela esan du Petrirenak, «auzia zabalik dagoelako. Auzipetu gehiago ere badaude eta kontaktu minimoren bat izan badugu ere, haiekin harremanetan jartzeko asmoa dugu. Hau ez da amaitu, eragindako asko gaude, eta ez dakigu oraindik zer gertatuko den, beraz, lanean jarraitzea tokatzen zaigu». Festa eta aldarrikapena Elkartasun eguna egingo dute bihar, eta egitaraua osatzeko festa eta aldarrikapena uztartu dituzte. 11:00eta hasiko da egitaraua Agirre Lehendakariaren plazan egingo duten argazki masiboarekin. 13:30ean ekitaldia egingo dute Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian. Bertan izango da herri bazkaria eta ondorengo bingo musikatua. Poteo girotuak hartuko du lekukoa arratsaldean, eta musikaren txanda helduko da ondoren. 19:30ean Sorkun arituko da Agirre Lehendakariaren plazako karpan. 22:30etik aurrera, Urbi Selektah, Dantzal Sound, Pano Selektah, Mountain Sound, Little Martin Selektah eta Sardeskak jarriko dute musika.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.